Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako bigarren fasea hasiko da asteburuan

Bizkaie! 2017-03-21 09:55   Bertsolaritzea

Lehen fasea amaituta, 12 talde geratzen dira lehian. Finalaurrekoetako lau txartel izango ditue jokoan.

Ereñotzu taldea bigarren faserako sailkatu da | Ikusi handiago | Argazki originala

Zezeilaren 3an hasi zan Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketea, aurten sortutako taldekako sariketea. Lehen fasean 38 taldek parte hartu dabe eta, alkarren arteko hainbat saio jokatu ostean, hamabi pasau dira hurrengo atalera. Barikuan, hilak 24, izango dira fase barri honetako lehenengo saioak, Zizurkilen eta Orion.

Honeek taldeak dagoz bigarren fasean: Karidadeko Benta, Ereñotzu, Txinparta 1, Erniarraitz 1, Xenpelar, 7 astoren gainean, Si mimimi sol, Osinalde, Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu, Am...ona, Txingudi 2 eta 26+. Hiruna taldeko lau moltsotan banatu ditue eta etxean eta kanpoan kantauko dabe guztiek. Moltso bakotxeko irabazleak pasauko dira finalaurrekoetara.

Saioetan hainbat ariketa puntuagarri egongo dira. Ohiko ofizioak eta banakako ariketak, baina baita jai giro handiagokoak be, asmakizunen itxurako bertsoaldiak, taldekako koplak, trikitiaren laguntzinoagaz koplak...

Bigarren fase hau martian eta apirilean jokatuko da. Finalaurrekoak maiatzaren 6an eta 13an izango dira, Alegian eta Bergaran. Finala, maiatzaren 27an, Azpeitian.

Martiaren 24ko egitaraua, hemen.

Martiaren 25eko egitaraua, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu