Anomalisa
2016-02-24 10:57 Zinema kritikakCharlie Kaufmanek eta Duke Johnsonek egin dabe pelikula triste bat, iluna eta, nire uste apalean, tartean umore apur bat gehiago ez zan bape txarto etorriko. Baina merezidu dau ikustea esperimentu hau. Arlo teknikoan ikusgarria, alkarrizketa oso onak ditu eta istorio sinisgarri bat kontetan deuskue.
- Zuzendariak: Charlie Kaufman, Duke Johnson
- Gidoia: Charlie Kaufman, Dan Harmon
- Herrialdea: AEB
- Generoa: Animazinoa.
- Produktoreak: Starburns Industries.
- Iraupena: 90 min.
Monotonia eta aspertasunari edo abrozimenduari buruzko gogoetea da Anomalisa, animazino original eta bikain baten bidez egina. Bere bizimoduagaz aspertuta dagoan motibatzaile edo coach profesional bat da protagonistea. Urrutiko uri batean berbaldi bat emon baino lehen, hotel batean ezagutzen dauen neska baten ahotsagaz liluratzen da eta bertan jarten dau bere bizitea aldatzeko itxaropena.
Arrakastea eta bakardadea, gizarte aberatsen bizimoduen ilusino faltea, amesak eta errealidadeak... Horreek osogai horreek ditu filmak.
Charlie Kaufmanek eta Duke Johnsonek egin dabe pelikula triste bat, iluna eta, nire uste apalean, tartean umore apur bat gehiago ez zan bape txarto etorriko. Baina merezidu dau ikustea esperimentu hau. Arlo teknikoan ikusgarria, alkarrizketa oso onak ditu eta istorio sinisgarri bat kontetan deuskue.
Trailerra ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!