Etxepare Institutuko ordezkariak Filipinetan eta Japonian izan dira
2016-02-23 12:13 Euskerea berbagaiAizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak eta euskerearen hedapenerako erakunde horretako arduradun Mari Jose Olaziregik egunotan egindako bidaian, Japonia eta Filipinetako erakundeetako arduradunakaz batzar ugari egiteko aukerea euki dabe. Holan, Manilan euskal ikasketak sortzeko asmoan beste pausu bat egin dabe. Hainbat unibersidadetako ordezkariakaz hartu-emona indartzeko be aprobetxau dabe egonaldia.
Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak eta euskerearen hedapenerako erakunde horretako arduradun Mari Jose Olaziregik egunotan egindako bidaian, Japonia eta Filipinetako erakundeetako arduradunakaz batzar ugari egiteko aukerea euki dabe. Holan, Manilan euskal ikasketak sortzeko asmoan beste pausu bat egin dabe. Hainbat unibersidadetako ordezkariakaz hartu-emona indartzeko be aprobetxau dabe egonaldia.
Lehenik eta behin, Filipinar Uharteetako Manila uriburuan egin dabe geldialdia Goenagak eta Olaziregik. Ateneo Manila University-n euskal ikasketen atala sortzeko lanean dabilz eta, egunotako bisiteari esker, programea diseinetan hasi ahal izan dira. Ricardo Abad unibersidadeko Soziologia-Antropologia saileko presidenteagaz eta irakasle batzukaz egindako batzarrak emonkorrak izan dira.
Ganera, Manilan egoitzea daukien erakunde ugarigaz batzartu dira Etxepare Institutukoak: Ortigas Foundation, Fundacion Inchausti eta Cervantes institutua izan ditue berbalagun.
Filipinar uharteetatik Japoniako Tokio uriburura joan dira Goenaga eta Olaziregi. Han, TUFS bisitau dabe, hau da, Atzerriko Ikasketen Tokioko Unibersidadea. Nami Kaneko eta Sho Hagio irakasleakaz batzartu dira eta Junko Kume errektoreak harrerea egin deutse. Euskerea eta euskal kulturea Japonian ezagutzera emoteko programei bultzadea emoteko asmoz, hainbat irakaslegaz egin dabe berba, tartean Tokion bizi dan Xabi Alastruey euskaldunagaz.
Egonaldia amaitu baino lehen, EU Japan Fest jaialdiko arduradunakaz batzartu dira Etxepare Institutuko kideak eta Kirmen Uriberen Mussche liburuaren japonierazko itzulpena liburudendetan dagoala ikusi ahal izan dabe.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!