Pedro Miguel Etxenikek 'Espartaco' filma aurkeztuko dau Euskadiko Filmategian
2016-02-25 12:44 BarriakSpartacus filma jatorrizko bersinoan proiektauko da gaur, hilak 25, eguena, 19:00retan, gaztelaniazko azpitituluakaz eta sarrerak (3,5 euro) salgai dagoz dagoeneko Tabakalerako informazino puntuan.
Pedro Miguel Etxenike fisikaria izango da Gustukoena emonaldien bigarren saioko protagonistea. Fisikariak Espartaco –Spartacus- (Stanley Kubrick, 1960) filma aukeratu dau. Gustukoena egitasmoan, euskal gizarteko personaia ezagunek euren film gogokoena aukeratzen dabe. Kasu honetan, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) katedradunak Espartaco –Spartacus- (Stanley Kubrick, 1960) aukeratu dau. Stanley Kubrickek zuzendutako filma zinematografiaren klasiko bat bilakatu da dagoeneko.
Espartaco –Spartacus- (Stanley Kubrick, 1960) Howard Fasten eleberrian dago oinarrituta eta haren protagonistak Kirk Douglas, Laurence Olivier, John Gavin, Jean Simmons, Charles Laughton, Peter Ustinov eta Tony Curtis dira. Film honek lau Oscar sari jaso zituan 1961ean: bigarren mailako aktore onenari –Peter Ustinov-, arte eta eszenografia zuzendari onenari, argazki onenari eta jantzitegi onenari.
Pedro Miguel Etxenike da Gustukoena emonaldien bigarren saioko konbidadua, Iñaki Gabilondoren ondoren (Matar un ruiseñor filma aurkeztu eban abenduaren 22an). Etxenike Donostia International Physics Center (DIPC) Fundazinoko presidentea eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) katedraduna da Materia Kondensatuaren Fisikan.
Filma jatorrizko bersinoan proiektauko da gaur, hilak 25, eguena, 19:00retan, gaztelaniazko azpitituluakaz eta sarrerak (3,5 euro) salgai dagoz dagoeneko Tabakalerako informazino puntuan.
Informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!