Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi atala lehiaketea izango da aurrerantzean

Bizkaie! 2016-02-23 13:41   Barriak

Orain arteko edizinoetan, Zabaltegi atalean ez da arau eta muga zehatzik egon filmak aukeratzeko orduan eta saririk be ez da emon. Donostiako Zinemaldiak eta Tabalakerak sinatu daben hitzarmenaren ondorioz, 2016ko ekitalditik aurrera epaimahai berezitua eukiko dau Zabaltegik eta sarituak egongo dira. Sailari erakargarritasuna emotea da aldaketearen helburua.

Orain arteko edizinoetan, Zabaltegi atalean ez da arau eta muga zehatzik egon filmak aukeratzeko orduan eta saririk be ez da emon. Donostiako Zinemaldiak eta Tabalakerak sinatu daben hitzarmenaren ondorioz, 2016ko ekitalditik aurrera epaimahai berezitua eukiko dau Zabaltegik eta sarituak egongo dira. Sailari erakargarritasuna emotea da aldaketearen helburua.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria eta Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendari artistikoa arduratu dira hitzarmena sinatu eta jentaurrean aurkezteaz. Zabaltegi saila proposamen zinematografiko barritzaileenak eta harrigarrienak aurkezteko gunea izango da, orain arteko moduan. Formatu barriagaz, baina, interesa handitu nahi dabe, eta sortzaile zein banatzaileentzat erakargarriago bihurtu. Alderdi narratibo zein formalean ekarpen ausarta egiten daben proiektu zinematografikoak sustatu nahi ditue Zabaltegiri indarra emonda.

Saritua aukeratzeko, hiru kide edo gehiagoko epaimahai berezia eukiko dau Zabaltegi sailak. Zinemearen eta kulturearen alorreko profesionalak izango dira epaile. Irabazleari Zabaltegi-Tabakalera saria emongo deutsie, 20.000 eurokoa: 6.000 filmeko zuzendariarentzat eta 14.000 film horren Espainiako banatzailearentzat.

Hitzarmenak onurea ekarriko deutse Zinemaldiari eta Tabakalerari, Rebordinosek eta Rodriguezek azaldu dabenez. Zabaltegi saila urteko beste sasoi batzuetara zabaltzeko aukerak aztertzeko bidea emongo dau Tabakaleraren laguntzinoak. Era berean, Ane Rodriguezek dino, Tabakalera sormen kulturaleko gunearentzat interes handikoa dala Zabaltegigaz hartu-emona eukitea, bertako sortzaile barritzaileenak ezagutzeko aukerea eukiko dabelako.

Rebordinosek eta Rodriguezek azpimarratu dabenez, orain arte Zinemaldiak eta Tabalakerak euki daben hartu-emona estutuko dau hitzarmenak. Hain zuzen be, 2016ko edizinorako filmak aukeratzeko batzordean Tabalerako ordezkari bat egongo dala adostu dabe. Victor Iriarte izango da bera, Tabakalerako ikus-entzunezko programen arduraduna.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu