Nanga Parbateko Hirugarren Kanpalekura heldu dira Alex Txikon eta taldekideak

Bizkaie! 2016-02-24 09:40

Badirudi Nanga Parbat mendian eguraldiak beste atsedenaldi bat emon deutsela Alex Txikon, Ali Sadpara, Tamara Lunger eta Simone Morori. Bigarren Kanpalekuan (6.100 m) gau bi pasau eta gero, gaur Hirugarren Kanpalekura (6.700 m) heltzea lortu dabe. Han pasauko dabe gaua eta bihar Laugarren Kanpalekura abiatuko dira. Dana ondo badoa, bariku goizaldean tontorrera heltzeko ahalegina egin nahi dabe.

Eguraldi oneko tarte bat aprobetxauta, Beheko Kanpalekutik tontorrera abiatu ziran lau mendizaleak aste hasikeran. Baina, atzo, martitzena, haize gogorraren erruz, dendatik urten ezinda egon ziran. Badirudi bart goizaldean haizea baretu egin dala eta gaur, eguaztena, egun zoragarria daukiela Nanga Parbaten. Beraz, barriro gorako bidean dagoz. Gaurkoan bost orduko lan nekeza egin dabe, izoztutako horman gora, baina ondo heldu dira Hirugarren Kanpalekura.

Gaurko helburua Hirugarren Kanpalekura heltzea izan da, han atseden hartu, gaua pasau eta datozan egunetan Nanga Parbatera heltzeko asmoz. Helburua beteteko, baina, eguraldi oneko tartea ez amaitzea behar dabe. Hirugarren Kanpalekutik tontorra ikusten da, baina oraindino urrun dago.

Txikonek, Sadparak, Lungerrek eta Morok egindako kalkuluaren arabera, bihar, eguena, Laugarren Kanpalekua ipiniko dabe 7.200 metroko altueran. Bariku goizaldean Nanga Parbateko tontorra (8.126 m) igon nahi dabe.

Kinshofer Hormako bideko zatirik teknikoena eta gatxena pasau dabe lau mendizaleek. Halandabe, orain bestelako zailtasun batzuei aurre egin beharko deutsie: Pilotutako nekea, altuerea eta hotza. Eguraldiak be zeresana eukiko dau. Metereologoek bi edo hiru egun gehiagoan giro lasaia iragarri daben arren, Nanga Parbaten eguraldia ezustean aldatu ohi da.

Sadparak eta Txikonek, orain dala aste batzuetako ekinaldian, 6.700 metroan deposito bat itxi eben, materialagaz. Laugarren Kanpalekurako bidea ekipetako balio izango deutsela uste dabe mendizaleek. Erronkeagaz segiduteko indartsu eta pozik dagozala dinoe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu