Bilboko Udal Musika Eskoleak zazpi ikastaro berezi emongo ditu, maiatzera bitartean

Bizkaie! 2016-02-24 14:06   Musikea

Musikeagaz lotutako alderdi asko jorratuko ditue zazpi ikastaroren bidez, Bilboko Udalak azaldu dauenez. Jazz mintegia, musika-tresnak hobeto ezagutzeko kursoak, pedagogia lanak eta abar dagoz eskaintzearen barruan. Bilbao Musika erakundean emon behar da izena eta bertako egoitzan, Solokoetxe auzoan, egingo dira ikastaroak, asteon hasi eta maiatzera arte.

Musikeagaz lotutako alderdi asko jorratuko ditue zazpi ikastaroren bidez, Bilboko Udalak azaldu dauenez. Jazz mintegia, musika-tresnak hobeto ezagutzeko kursoak, pedagogia lanak eta abar dagoz eskaintzearen barruan. Bilbao Musika erakundean emon behar da izena eta bertako egoitzan, Solokoetxe auzoan egingo dira ikastaroak, asteon hasi eta maiatzera arte.

Bilboko musika eskolearen eskaintza pedagogikoa handitzeko eta gai zehatz batzuen ganean prestakuntzarako aukerea emoteko antolatu ditue zazpi ikastarook. Edukin espezializaduetan daukien jakintzea sakontzeko asmoz dabilzanentzat aproposak dira, Bilbao Musikaren esanetan.

Izena emoteko epea zabaik dago. Bilbao Musikaren egoitzara jo behar da matrikulea egiteko, Sorkunde kaleko 8. zenbakian. Prezioak 10 eta 60 euro bitartekoak dira. Aukerea dago entzule moduan parte hartzeko zein ikasle aktibo izateko. Ikastaro guztiak Bilbao Musikaren egoitzan emongo dira.

Goi mailako adituek gidatuko ditue kursoak, Bilbao Musikak dinoanez. Esate baterako, Horacio Fumero Trio jazz taldea eta Urko Sangorniz Bilboko Koral Alkartearen Euskeria abesbatzako zuzendaria egongo dira irakasleen artean.

Honeek dira zazpi prestakuntza tailerrak (informazino zehatzagoa bakotxaren izenburuan klik eginda):

-Hari-instrumentuen didaktikea: Miguel Angel Torres. Zezeilaren 26an eta martiaren 11n.

-Oboerako aho-piezak preparetea: Mikel Albistur. Martiaren 10 eta 17an eta apirilaren 7an.

-Jazz mintegia: Horacio Fumero Trio. Martiaren 11n.

-Perkusinoa ikasgelako baliabide legez: Antonio Domingo. Apirilaren 8, 9 eta 10ean.

-Egurrezko haize-instrumentuak konpontzea eta mantentzea: Alipio Guinaldo. Apirilaren 8, 15, 22 eta 29an.

-Askotariko taldeetako moldaketak egiteko teknikak: Oskar Garcia. Apirilaren 11, 18 eta 25ean eta maiatzaren 2an.

-Pedagogia eta abesbatzen zuzendaritzea: Urko Sangroniz. Apirilaren 15, 22 eta 29an eta maiatzaren 6an.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu