Bertsolaritzeagaz kontaktu gitxien daukien herri eta kolektiboakana heltzeko, dobako 12 bertso-saio Araban

Bizkaie! 2016-02-23 10:20   Bertsolaritzea

Arabako Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, herrialde osoa bertsozaletu nahi dabe. Horretarako, ekimen berezia martxan ipini dabe 2016rako: Dobako 12 bertso-saio eskaintzen ditue, bertsolaritzeagaz kontaktu txikia daukien lekuetan antolatzeko. Udal, kontzeju, alkarte zein kolektiboek eskatu leikee dobako saioetako bat, martiaren 11 baino lehen.

Arabako Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, herrialde osoa bertsozaletu nahi dabe. Horretarako, ekimen berezia martxan ipini dabe 2016rako: Dobako 12 bertso-saio eskaintzen ditue, bertsolaritzeagaz kontaktu txikia daukien lekuetan antolatzeko. Udal, kontzeju, alkarte zein kolektiboek eskatu leikee dobako saioetako bat, martiaren 11 baino lehen.

Araba Bertsozale egitasmoa 2008an ipini zan martxan, bertsolaritzea herrialdeko txoko guztietara eroateko asmoz eta horren barruan sartzen da ekimen barri hau. Helburu nagusia da, bertsolaritzea zabaltzea, orain arte bertsoagaz lotura esturik euki ez daben kolektibo eta herriei saio bat entzuteko aukerea emonaz. Era berean, euskerazko jarduerak zabaltzeko bidea be bada.

Interesa daukan edonork egin leike eskaerea, martiaren 11 baino lehen. Hori bai, Arabako Bertsozale Alkarteak zehaztu dau, Gasteizetik kanpo egingo dituela dobako saioak, beraz, uriburukoek ezin dabe eskaerarik egin. Era guztietako kolektibo eta erakundeak onartuko ditue, irabazi asmo bakoak badira.

Bertsolaritzea ahalik eta txoko gehienetara eroateko asmoz, baldintza batzuen arabera aukeratuko ditue hamabi bertso-saioak antolatzeko lekuak, aurkeztu diran guztien artean. Bertso-saio gutxi eukiten dituen herri, auzo edo kolektiboak diran, esaterako, kontuan hartuko da. Eskualde bakotxera gitxienez saio bat eroan nahi dabe, ganera (Gasteizera izan ezik).

Dobako bertso-saioak 2016ko Gabonak baino lehen antolatzekoak izan beharko dira. Formatu ugaritako saioak onartuko dira, izan bertso-afari, triki-bertso, saio arrunt zein beste edozein aldaera. Lanku arduratuko da saioa antolatzeaz eta Arabako Bertsozale Alkarteak ordainduko dau. Guztira, 7.000 euroko aurrekontua dauka proiektuak.

Parte hartzeko baldintza zehatzagoak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu