Eugenio Arraiza euskalzale eta kulturgilea hil da
2015-08-14 15:05 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzako idazkari, Eusko Kultur Fundazinoko arduradun eta Euskalerria Irratiko sortzaileetako bat izan zan, besteak beste, Eugenio Arraiza. Euskerearen alorrean, batez be Nafarroan, ibilbide oparoa egin eban eta kulturgintzan be jardun zan. 79 urtegaz hil da eta asteburuan egingo deutsie azkanengo agurra.
Amenabarren film barria Donostian proiektauko dabe lehenengo aldiz, Zinemaldia hasteko
2015-08-14 13:26 BarriakRegression filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko dau Donostiak irailaren 18an, Zinemaldiaren 63. ekitaldiaren hasierako egunean. Alejandro Amenabar zuzendariaren film barria da hori. Emma Watson eta Ethan Hawke moduko aktoreek parte hartu dabe. Lehiaketaz kanpo aurkeztuko da pelikulea.
Zinemako idazketeari buruzko ikastaroa egongo da udagoienean BilbaoArten
2015-08-14 12:06 BarriakPaulino Viota zinegileak gidatuko dau kursoa eta, ganera, idazketa zinematografikoagaz eta Viotaren obreagaz lotutako bestelako jarduera osogarri batzuk be egongo dira, proiekzinoak eta berbaldiak adibidez. Ikastaroa irailaren 15etik zemendiaren 17ra egingo da BilbaoArte Fundazinoaren egoitzan, Urazurrutia kalean. Kursoaren arduradunen esanetan, gidoigintzearen mundura hurreratu nahi dabenetzako ekimen aproposa da, baita zinemea atsegin daben edozeinentzat be.
Alex Katz margolariaren inguruko erakusketea dakar Guggenheim Museoak urrirako
2015-08-14 10:11 KultureaBere ibilbidearen azkanengo 25 urteotan Alex Katzen obran paisajeek euki daben lekua aztertzen eta erakusten da Bilboko Guggenheim Museoak udagoienerako dakarren erakusketa barrian. 35 margolanen bidez, ibilbide luzeko artista amerikar horren azkanengo urteotako produzinoari arretea eskaintzen jako. Urriaren 26tik datorren urteko zezeilaren 7ra arte egongo da Bilbon 'Alex Katz. Hemen eta orain' izenburuko erakusketea.
Argazki lehiaketea martxan ipini dau Areatzako Kultur eta Kirol Batzordeak
2015-08-13 14:03Igaz hasitako ekimena errepetiduko dabe aurten be Arratiako herri horretan. Oraingo honetan, argazki lehiaketearen gaia ura izango da eta, beraz, horregaz lotutako irudiak bialdu beharko ditue parte-hartzaileek, irailaren 3a baino lehen. Irailean bertan, Areatzako Mendi Astea egingo dabe eta bertan emongo dabe irabazlearen barri, jasotako argazkiak erakusteaz gan. Formatu digitaleko argazkiak baino ez ditue onartuko.
Rufus Norrisen 'London Road' filma aukeratu dabe Zinemaldia amaitzeko
2015-08-13 13:21 BarriakLehiaketaz kanpo proiektauko da 'London Road' pelikula ingelesa, Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizinoan. Irailaren 26an, azkanengo egunean, izango da Rufus Norrisen lanaren proiekzinoa, jaialdiari amaierea emoteko. Joan diran urte biotan arrakasta handia lortu dauen musikal baten oinarritutako filma da eta atzerriko beste zinema-jaialdi batzuetan proiektau eta gero helduko da Donostiara.
Idiazabal gaztaien lehiaketea hartuko dau Plentziak domekan
2015-08-13 11:43 Jan edanakUrteroko hitzordua bueltan da Plentziako Eleiz Plazara eta, horri esker, herritarrek eta bisitariek produktore ugariren gaztaiaz disfrutau ahal izango dabe, baita txakolinaz be. Abuztuaren 16an, Goizeko 11:00etan zabalduko ditue salmentarako mahaiak, Plentziako Idiazabal Jatorri Izendapeneko Gaztaiaren lehiaketearen 26. ekitaldian. Hiru sari emongo dira.
Txosnetako Euskalguneak zortzi eguneko egitaraua preparau dau Bilboko Aste Nagusirako
2015-08-13 10:15Hau Pittu Hau, Txori Barrote eta Eguzkizaleak konparsen guneari esaten deutsie Euskal Gunea. Urtero-urtero Areatzako moilan egoten dira eta euskerea eta euskal kulturea ardatz ditualako hartzen dau izen hori guneak. Aurten, zortzi eguneko egitarau zabala preparau dabe hiru konparsen artean, hau da, jaietako lehenengo zapatuan izan ezik, ganerako egunetan egongo da zer egin eta zer ikusi Euskalgunean. Ohikoa dan legez, eguneko eta gabeko ekintzak egongo dira.
Nazinoarteko jaialdietako pelikularik esanguratsuenak Donostian izango dira, Zinemaldiko Perlak atalean
2015-08-12 14:05 BarriakMunduko beste zinema jaialdi batzuetan aurten aurkeztu diran filmen aukeraketea egin dau Donostiako Zinemaldiak eta, urtero legez, Perlak atalean ikusi ahal izango dira. Guztira, 14 pelikula dira, euretako bat lehiaketaz kanpokoa. Gehienek sari garrantzitsuak eskuratu ditue nazinoarteko jaialdietan eta Donostian Espainiako estreinaldia eukiko dabe.
'Chichinabo Cabaret' abuztuaren 21etik aurrera egongo da Pabilioi 6 aretoan
2015-08-12 13:16 KultureaCabaret Chihuahua antzezlanak euki eban arrakasteari segiduta, Chichinabo Cabaret preparau dau orain artista talde batek. Halandabe, antzezlan barria ez dala aurrekoaren bigarren zatia zehaztu nahi izan dabe. Bilboko Pabilioi 6 zentroan ikusgai egongo da abuztuaren 21etik 30era Chichinabo Cabaret, Sestaoko lanbako mutil baten historia kontetan dauen obra ironikoa, musikal formatukoa. Saio guztietarako sarrerak agortuta dagoz.
Aste Nagusiko milaka egitarau banatzen hasi da Bilboko Udala
2015-08-12 11:17 Kulturea2015eko Aste Nagusia hasteko gero eta gitxiago faltau dan ezkero, egitarauaren barri ahalik eta persona gehienei emoteko asmoa dauka Bilboko Udalak. Holan, dagoeneko 100.000 programa banatu ditu uriburuko etxeetan eta beste milaka batzuk dagoz eraikin publikoetan, nahi dauenak hartu daizan. Euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez argitaratu ditue egitarauak eta ikusmen urritasuna daukienentzat be egokitu ditue batzuk. Hori gitxi ez eta telefono mobiletan deskargetako aplikazinoa be sortu dabe.
Bisita gidatu berezia antolatu dabe gaur Arkeologia Museoan, 'Hezurretan idatzia' erakusketara
2015-08-12 10:05Concha de la Rua EHUko antropologoak emongo ditu azalpenak, Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu dauenez. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da bisitaldia, Bilboko Mallonako Galtzadetan dagoan Arkeologia Museoan. 'Hezurretan idatzia' erakusketan, antropologiaren teknikak zelakoak diran erakusten da eta Euskal Herrian zientzia horrek eukitako bilakaerea azaltzen da.
Arrain Fish jaialdiagaz, bertoko produktuak eta umeen parte-hartzea bultzatuko dira Bilboko Aste Nagusian
2015-08-11 14:43 Jan edanakAurten bigarrenez antolatu dabe, Bilboko jaien barruan, gastronomiagaz lotutako Arrain Fish Festival, abuztuaren 26tik 29ra. Bilboko Konparsetako arduradunek jaialdia aurkezteko ekitaldian azpimarratu dabenez, lehiaketa gastronomikoak Aste Nagusiko hitzordu garrantzitsuenetakoak dira eta jai ereduaren berezitasun nagusietako bat. Arrain Fish Festivalegaz, lehiaketoi ikuspegi herrikoiago bat emon nahi deutsie. Aurtengo edizinoan, ganera, umeentzako jarduera gehiago egongo dira jaialdiaren egitarauaren barruan.
Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak hamabi antzezlan dakarz aurten
2015-08-11 13:33 KultureaAbuztuaren 12tik 16ra egingo dabe arte eszenikoen topaketa hori, Arabako Araia udalerriko Asparrena herrian. Umoreak eta antzerkiak bat egingo dabe, dagoeneko 22. ekitaldia beteko dauen jaialdian. Bertoko eta kanpoko konpainien lanak ikusi ahal izango dira, hamabi antzezlan guztira eta, ganera, behin jaialdia amaituta, Arabako beste herri batzuetan be emonaldiak egongo dira.
Artearen, zinemearen eta gastronomiaren inguruko jardunaldiak egingo dira Gasteizeko Artiumen datozan lau eguaztenetan
2015-08-11 10:43 jardunaldiakAbuztuaren 12an hasi eta irailaren 2ra arte, eguaztenero, museoko artelan bati buruzko azalpenak entzun ahal izango dira eta, ondoren, film bat proiektauko da, nazinoarteko sukaldaritzako jakiak emoten diran bitartean. Artelanak, pelikuleak eta jatekoak alkarregaz loturea eukiko dabe. Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Artiumek preparau dauen udako plana da hori.
Mundaka Festival datorren urtean barriro egingo dala aurreratu dabe antolatzaileek
2015-08-11 09:59 MusikeaAurten lehenengoz eratu dabe musikearen, gastronomiaren eta surfaren inguruko jaialdi hori Mundakan. Abuztuaren 1ean amaitu zan lehenengo edizinoa eta, erabagiak hotz-hotzean hartzera itxaron barik, antolatzaileek iragarri dabe 2016an barriro egingo dabela Mundaka Festival. Izan be, aurtengo topaketeak ipinitako helburu guztiak bete dituala uste dabe eta gogotsu dagoz proiektuagaz aurrera egiteko.
Bilboko Aste Nagusiko txupinereak eta pregoilariak euren kargua hartu dabe
2015-08-10 14:59Eurentzat beren beregi egindako jantziakaz agertu dira gaur Bilboko udaletxean Oihana Pascual txupinerea eta Gurutze Beitia pregoilaria. Urtero legez, Zazpi Kaleetako merkatariek egin ditue txupinerearen jantzi horia eta pregoilariaren gorria. Aste Nagusian eukiko daben zereginerako prest dagozala ziurtau dabe Pascualek eta Beitiak, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziagaz eta konparsetako ordezkariakaz egindako agerraldian.
Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi atalean 24 film egongo dira aurten
2015-08-10 13:37 BarriakAurtengo edizinoan be, Zabaltegi sailak aukerea emongo dau gaur eguneko zinemagintzako proposamen sailkaezinenak eta erakargarrienak Donostiako Zinemaldian aurkezteko. Saileko film guztien lehenengo emonaldia Tabakaleran izango da, sorkuntza eta kultura garaikideko zentroan; izan be, 63. edizino honetatik aurrera, Zabaltegiren egoitzea izango da Tabakalera.
Lau ikasle eta artista hasibarri bi aukeratu ditue New Yorkeko Guggenheim Museoan praktikak egiteko
2015-08-10 13:16 kulturbizBilboko eta New Yorkeko museoen arteko hartuemona indartzeko igaz sinatutako hitzarmenaren barruan sartzen da ekimen hori. Holan, Solomon R. Guggenheim Fundazinoaren bidez, Estadu Batuetan egonaldia egingo dabe sei gaztek. Euretako lau ikasleak dira eta bete bi artistak, baina euren ibilbidea oraintsu hasitakoak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...