Ondare kulturalaren ganeko jardunaldi baten parte hartuko dau Mintzolak, Asturiasen
2017-04-07 12:47 BertsolaritzeaApirilaren 21ean eta 22an izango dira topaketak. Bertsolaritzaren inguruko berbaldia eta tailerra eskainiko ditu Mintzola Ahozko Lantegiak, bigarren egunean.
Kultura ondarearen kudeaketa komunitarioaren inguruko jardunaldiak dira, eta hauxe da izenburua: Jornadas, patrimonio cultural e innovación social, modelos y herramientas para la gestión comunitaria del patrimonio cultural. Bertsolaritzearen munduko esperientziaren barri emotera doaz hara Mintzola Ahozko Lantegiko ordezkariak. Beste herrialde batzuetako adituak topauko ditue.
Jardunaldiaren lehenengo eguna Madrilen egingo dabe, apirilaren 21ean, barikua. Bigarrena, zapatuan, hilak 22, izango da, Asturiaseko Villanueva de Santo Adriano herrian. Mintzolako ordezkariek berbaldia eta tailerra eskainiko ditue bigarren egun horretan.
Lehenik eta behin, zapatu goizean, Mintzolako kide Karlos Aizpuruak eta Aritz Zerainek Bertsolaritza: Una tradición moderna izeneko berbaldia emongo dabe. Bertsolaritzearen inguruko mobimendua zelan antolatzen dan azalduko deutsie entzuleei.
Arratsaldean, ostera, tailerra emongo dabe Aizpuruak eta Zerainek, Asturiaseko ahozko kulturan aditua dan Xosé Antón Ambásegaz batera. ¿Qué es una bertso eskola? izenburuko lantegi horretan, bertso eskoletan zer lantzen dan erakutsiko dabe eta inprobisazinoaren teknikearen ganean argibideak emongo ditue.
Jardunaldiok La Ponte-Ecomuséu, Medialab Prado, Heritage and Social Innovation Observatory-University College London eta Fundación Valdés-Salasek antolatu ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!