'The invitation'
2016-04-11 12:40 Zinema kritikakHeriotzeak markautako iragan traumatiko bat agertzen jakun bitartean, etorkizun makabro baten mehatxua igarten dogu. Protagonisteagaz batera, geuk be duda asko izango doguz: irudikapenaren jokera txar bat da ala benetazko arriskurik badago etxe horren barruan? Ezerosotasuna sentiduten dogu, baina bildurtzeko datu zehatz askorik ez daukagu; giro horretan pasetan dira minutuak, dana lehertzen dan azken eszkenara arte.
- Zuzendaria: Karyn Kusama.
- Gidoia: Phil Hay, Matt Manfredi, Phil Hay, Matt Manfredi, Matt Manfredi.
- Aktoreak: Logan Marshall-Green, Michiel Huisman, Tammy Blanchard, John Carroll Lynch, Mike Doyle.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 90 minutu.
- Generoa: Thrillerra.
Karyn Kusama zuzendariak aspaldiko lagun koadrila bat batzen dau etxe batean, garai zaharrak gogoratzearren eta bata bestearen barri emoteko. Ikusi barik egon diran urte guzti honeetan gauza asko jazo dira, baina horreek ikusleak asmau egin beharko ditu tarteka eskaintzen diran datuakaz.
Heriotzeak markautako iragan traumatiko bat agertzen jakun bitartean, etorkizun makabro baten mehatxua igarten dogu. Protagonisteagaz batera, geuk be duda asko izango doguz filman zehar: irudikapenaren jokera txar bat da ala benetazko arriskurik badago etxe horren barruan? Ezerosotasuna sentiduten dogu, baina bildurtzeko datu zehatz askorik ez daukagu; giro horretan pasetan dira minutuak, dana lehertzen dan azken eszkenara arte.
Nahiz eta aktore batzuen lanak nahiko eskasak izan eta gidoian tranpa batzuk egon, tensinoari eusten deutso Sitgesen irabazi eban film honek. Txikia baina duina, ez da esan daben bezain bikaina, baina bai nahiko entretenigarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!