Literaldia jaialdiak euskal literaturea eroango dau apirilean Bartzelonara

Bizkaie! 2016-03-31 17:27   Kulturea

Literaturea oinarri dala, baina beste sormen lan batzuei atea zarratu barik, erabarrituta dator aurten Literaldia, Bartzelonako Euskal Etxearen topaketa literarioa. Apirilaren 1etik 29ra bitartean, Kataluniako uriburua euskal literaturearen eta kulturearen erakusleiho izango da.

Literaturea oinarri nagusi dala, baina beste sormen lan batzuei atea zarratu barik, erabarrituta dator aurten Literaldia, Bartzelonako Euskal Etxearen topaketa literarioa. Apirilaren 1etik 29ra bitartean, Kataluniako uriburua euskal literaturearen eta kulturearen erakusleiho izango da.

Aurtengoa 12. ekitaldia izango dau Literaldia jaialdiak eta, ohiko moduan, Euskal Herriko idazle ezagunak izango dira bertan, irakurraldi eta berbaldietan parte hartzen. Harkaitz Canok, adibidez, ekitaldi baten baino gehiagotan parte hartuko dau. Bestetik, Danele Sarriugartek, Jule Goikoetxeak eta Kattalin Minerrek Erractus errezitaldia emongo dabe.

Jordi Panyellaren eskutik, ibilbide literarioa egingo dabe apirilaren 29an Bartzelonan. Era berean, ez da ahaztu behar apirilaren 23a, Sant Jordi eguna, jai berezia izaten dala katalanentzat eta irakurzaleentzat. Bartzelonako Rambletan egiten dan azokan, euskal literatureak lekua izango dau, Literaldiako antolatzaileen eskutik.

Beste sorkuntza modu batzuek be lekua eukiko dabe aurtengo jaialdian, AlterLiteraldia programeari esker. Igotz Ziarretaren Nosaltres els bascos erakusketea ikusi ahal izango da Esquerra de l´Eixampleko liburutegian eta apirilaren 21ean, hizkuntza eskolan, bertso saioa egongo da. Ipuin kontalariak eta musikea be ez dira faltauko.

Bartzelonako Euskal Etxeak nabarmendu dau, Literaldiako ekitaldi gehienak dobakoak dirala. Izan be, euren helburua euskal kulturea, herritar guztiei hurreratzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu