Bilbainada lehiaketarako deialdia egin dau Udalak
2016-04-01 12:32 MusikeaUrtero antolatzen dau Bilboko Udalak bilbainaden lehiaketea, Nerbioi irratiagaz eta Telebilbaogaz alkarlanean. Bilbori, itsasadarraren inguruko herriei edo bertako personaje, ohitura eta bizipenei buruzko kantak aurkeztu ahal izango dira, bagilaren 10era arte. Euskerazko eta gaztelaniazko bilbainaden sariak egongo dira.
Urtero antolatzen dau Bilboko Udalak bilbainaden lehiaketea, Nerbioi irratiagaz eta Telebilbaogaz alkarlanean. Bilbori, itsasadarraren inguruko herriei edo bertako persona, ohitura eta bizipenei buruzko kantak aurkeztu ahal izango dira, bagilaren 10era arte. Euskerazko eta gaztelaniazko bilbainaden sariak egongo dira.
Bilbon ohitura handikoa dan kantaera hori bultzatzea da lehiaketearen asmoa. Bilbainadak sortzen lagundu eta jaiaren espirituari eutsi nahi deutso Udaleko Kultura Sailak. Lehiaketako konposizino barriren bat errepertorio klasikoaren parte bihurtzeko erronkea be badaukie antolatzaileek.
Aurtengo edizinoa 28.a da eta 5.200 euro baino gehiago emongo ditue saritan. Gaztelaniazko eta euskerazko bilbainada onenei 955na euroko saria emongo deutsie. Ganera, 420 euroko zortzi akzesit egongo dira. Sariak Aste Nagusian banatuko ditue.
Parte hartu nahi dabenek, sortutako kantearen grabazino bat eta letrearen kopia aurkeztu beharko ditue bagilaren 10a orduko. Partiturea aurkeztea be eskertuko dabe antolatzaileek. Baldintza nagusia jatorrizko lanak izatea da. Gaiei jagokenez, Bilbo eta inguruko herriei buruzko abestiak izan leitekez, edo bertako persona, ohitura edo pasadizoen ingurukoak.
Udalak azaldu dauenez, arrakasta handia eukiten dau urtero lehiaketeak. Edizino bakotxean 20 edo 30 proposamen aurkezten dira. Bilbainada onenakaz diskoa plazaratzen da gero. Bilboren sinbolo tradizionalen inguruko kanta barriak ez eze, uriaren ikur barriak zeintzuk diran ikusteko balio dau lehiaketeak, antolatzaileen esanetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!