Euskal Herriko ibaien izenak Euskaltzaindiaren webgunean konsultau leitekez

Bizkaie! 2016-03-31 13:06   Euskerea berbagai

Informazino zehatza eta eguneratua dakar 166. arauak, Euskaltzaindiak ibai bakotxari emoten deutsan izena ezagutzeko. Akademiaren webgunean konsultau leitekez 414 ibairen izenak. Izen bakotxaren forma egokia, mapak eta, kasu batzuetan, erdarazko baliokideak batu ditue.

Euskaltzaindiaren Izenak bildumearen barruan argitaratu zan Euskal Herriko ibaiak/Rios de Euskal Herria/Les cours d´eau du Pays Basque liburua. Bertako informazino guztia ez eze, ordutik hona jasotako datu barriak be jaso dira 166. arauan, eta jente guztiaren eskura ipini dira interneten.

Euskal Herriko sistema hidrografiko nagusia osotuten daben 414 ibaien izenak jaso dira zerrenda horretan. 2010ean ekin eutsan Onomastika Batzordeak ibaien izenak arautzeari eta 2011ko urrian onartu eban Euskaltzaindiak zerrendea bere osotasunean. Beraz, izendegiak arau izakerea dauka.

Izenen zerrendeagaz batera plazaratu diran mapetan, ibai nagusi bakotxaren eta haren arroko beste guztien kokapena jasoten da. Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez dago mapetako informazinoa. Hori be interneten konsultau leiteke, izen arautuen zerrendeagaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu