Mario Espliegoren ‘Artefactos del encantamiento’ erakusketea Bilbao Arten
2017-05-12 11:42 KultureaEskultura moltso baten bitartez irakurketa desbardinak proponiduten ditu egileak. Maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai.
Mario Espliegok Bilbao Arte Fundazinoaren beka bategaz egin dau lan. Erakusketearen abiapuntua argazki bat da, publikoaren arretea sekula erakarriko ez leuken irudia, bertan oinetakoek orpoan egindako zauri arina ikusten da. Espliegorentzat ebagi horrek bere barruan jasoten dau, hasiera baten hutsaltzat jo daitekeena baino askoz problematika zabalago bat. Egileak indarkeriaren bitartez, hegemonia alde txikienetik inposatzen dala erakutsi nahi dau hasierako elementu honegaz.
Erakusketearen dinamikeari jagokonez, hari loteslea izango da aitatutako kasua. Bilbao Arteko erakusketa-gelea hartzen daben pieza gehienak eskulturak dira: Krokodilo talde baten piezak; indarkeria ideologikoa gogora ekarriko daben forma leun eta bihurriak; liderrak goratzen dituen lorak edo euren izaera burgesagaitik gitxietsitako lorak; gerra-artefaktu bihurtzen diran margo-geometriak; ideologiaz betetako oihal-ereduak…
Artefaktu oso txikiek, arretea ezelan be erakarten ez daben eguneroko elementuek daukien gaitasuna eta gordeten daben osogai politikoa deskubriduteko konbita da egileak egiten dauena erakusketa honen bidez.
Espliegok, Ikerketa, Arte eta Sormeneko masterra dauka eta bere lanak, besteak beste, Herbehereetako Arnhem Museum-ean, Gasteizko Artiumen, Bartzelonako MACBAn eta Madrilgo Tabacaleran aurkeztu ditu. 2016an Bilbao Artek bekea emon eutsan eta gaur egun Arte Garaikidearen Historiako Sailean doktoretza-tesia amaitzen dabil. Ikerketan formatu monumentaletik edo monumentalerantz sortutako indarkeriari lotutako problematikak aztertzen dabil.
Erakusketea astelehenetik barikura, 17:30etik 20:30era ikusgai dago Bilbao Arten eta sartzea dobakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!