‘Haizu!’ lelopean ospatuko dabe domekan Herri Urrats jaia

Bizkaie! 2017-05-12 09:54   Euskerea berbagai

Zazpi gune izango dira Senpereko aintzirearen inguruko ohiko zirkuituan.

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko 34. edizinoan, aurten be, igaz egin eben legez, Bernat Etxepare lizeo barria babesteko dirua batuko da. Izan be Baionako zentroa Lanbide Heziketea euskeraz eskainiko dauen lehena izango da eta 10 miloe euroko inbersinoa egiten dabiz, pasa dan urtean, eregiten hasi ziranetik.

Egitarauari erreparauta, goizean goizetik hasita arrastira arte, ume, gazte, heldu eta edade guztientzako ekitaldiak izango dira ospakizunean, zazpi gunetan banatuta, herrialde bakotxeko bat. Ken Zazpi taldeak egin dau aurtengo jaiko kantua eta eguerdiko 13:45etatik aurrera zuzenean joko dau Nafarroa gunean. Anje Duhalde, Zoo eta Zea Mays, besteak beste, agertuko dira taulan.

Lapurdiko gunean, barriz, sagardaotegia eta zikiroa probetako aukerea egongo da. Bizkaian, tirolinea eta abentura ibilbideak izango dira nagusi, Zuberoa umeen txokoa izateko atondu dabe, Hodei magoaren ikuskizuna edo puzgarrietan olgetako modua izango dabe txikitxuenek. Gipuzkoan Odei Barroso, Maddalen Arzallus eta Aitor Servier bertsotan ibiliko dira. Araban, paellea jateko aukerea egongo da, Huntza, Hu Kantuz eta Otxalde musika taldeek, besteak beste, jai eguna girotzen daben bitartean.

Urtero legez, Herri Urratsera hurreratzeko, Iparraldetik autobus linea zuzenak jarriko dituela iragarri dabe antolatzaileek. Ganerako uriburuetatik be zerbitzu bereziak izango dira Senpereko lakura joateko.

Egitarau osoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu