Zinema Euskaraz programeak bost film barri aukeratu ditu euskerara bikoizteko
2017-04-26 09:51 ZinemeaErrusia, Belgika edo Alemaniako bost film, besteak beste, euskeraz ikusteko aukerea eskainiko dau Zinema Euskarazek.
Areto eta zirkuitu alternatiboetan merkataritzako estreinaldiak euskeraz bultzatzeko asmoagaz, Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeak bost film aukeratu ditu: ORM Elurretako Erresuman eta Ardiak eta Otsoak proiekzino errusiarrak, Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin frantzia eta belgikarra, Igelen Erresuma film txinatarra, eta Richard zikoina Belgika, Alemania, Luxenburgo eta Norvegian produziduta koa.
Egitasmoak euskal balio zinematografikoak sustatu, euskerearen erabilerea komunikazino kultural legez erabili eta astialdian normalizazinoa bultzatuko dauen film sorta herritarren eskura jartea dau helburu.
Lehen hiru filmak estreinau dira dagoeneko eta ganerako biak maiatzaren 5ean eta 12an proiektauko dira lehenengoz. Pelikula guztiak animazino generokoak dira eta edade guztietako ikusleentzat zuzenduta dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!