'Nieve negra'
2017-04-28 08:07 Zinema kritikakIstorioak faltsutasun susmo bat eragiten dau, artifiziala. Puntako aktoreen lanak be ez dau lortzen sinisgarritasunari eusten.
- Zuzendaria: Martín Hodara.
- Gidoia: Martín Hodara, Leonel D’Agostino.
- Aktoreak: Ricardo Darín, Leonardo Sbaraglia, Laia Costa, Dolores Fonzi, Federico Luppi, Biel Montoro, Mikel Iglesias, Liah O'Prey, Andrés Herrera.
- Produktoreak: Argentina-Espainia; Pampa Films / Telefe / Directv / Tieless Media / Gloriamundi Producciones / Bowfinger / A Contracorriente Films.
- Generoa: Thriller, dramea.
- Herrialdea: Argentina.
- Balorazinoa: 2/5
Martin Hodararen bakarkako lehenengo film luzeak itxura ona eukan: familia guztiarentzako thriller legez aurkeztu eben, eta Ricardo Darin eta Leonardo Sbaraglia dira aktore nagusiak.
Argumentuak ez dauka itxura txarrik: nerabe zanean, Salvadorrek bere anaia txikia tiroz hil eban istripu baten, baina aitak errua bota eutsan eta ordutik mendietan isolatuta bizi da. Jazoera horrek itzelezko aztarnea itxi eban familia osoan eta bakotxak iges egiteko modu desbardin bat hartu eban. Urte asko alkar ikusi barik, Salvadorrek bere anaia ertainaren eta honen emaztearen bisitea hartzen dau eta iraganeko mamuak azalera etorten dira, giro deseroso eta tirabiratsuan.
Paisajeak eta argazkilaritzeak zeregin nabarmena izan arren, gidoiak eta kontetako ereak huts egiten dabe hemen. Flashback-en erabilerea arraroa da; istorioak faltsutasun susmo bat eragiten dau, artifiziala. Puntako aktoreen lanak be ez dau lortzen sinisgarritasunari eusten. Personaien azalekotasunak ez dau laguntzen. Azak ontzeko, amaierako mezua (gaiztoena, zelan ez, emakumea da) dèja vu baten parekoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!