Lau Idiazabal gaztandegik sariak jaso ditue Gourmet Gaztaiak 2017 txapelketan

Bizkaie! 2017-04-28 08:44   Jan edanak

La Leze gaztandegiak urrezko eta zilarezko dominak, Jaio Gaztaiaka eta Ricardo Remirok urrezko domina bana eta Jose Inazio Ugartemendiak brontzezko dominea.

Gourmet Gaztaiak, Espainiako Gaztai Onenen Txapelketa ospetsuak bere VIII. lehiaketearen sariak emon ditu. Txapelketea Madrilgo Gourmet Klubaren Nazinoarteko Aretoan egin da, nazinoartean oihartzun handieneko sukaldaritza-gunean.

Kontuak kontu, Eulateko (Nafarroa) Ricardo Rermiro gaztandegiak ardi-gaztai erdiondu onenari urrezko dominea irabazi dau.

Ardi-gaztai erdiondua kategoria berean, Berastegiko (Gipuzkoa) Jose Inazio Ugartemendiak, barriz, Gazpio brontzezko dominea jaso dau.

Ardi-gaztai ketua kategorian, Iurretako (Bizkaia) Jaioa Gaztaiak gaztandegiak urrezko dominea jaso dau.

Ardi-gaztai ketua kategoria berean, Ilarduiako (Araba) La Leze gaztandegiak zilarrezko dominea irabazi dau, baita urrezko dominea be ardi-gaztai zaharra kategorian.

Lau gaztandegi horreek Artzai Gaztai alkarteko kideak dira; beren artaldearen esneagaz gaztaiak eginez ibilbide bikaina daroen familia-ustiategiak dira, tokiko eta estaduko sari ugari jaso dituenak.

Idiazabal Gaztai Jatorri Deiturearen Kontseilu Erregulatzailea oso pozik dago estaduko lehiaketetan eta garaipen-zerrendatan onenen artean hautatuak izaten jarraitzen dabelako Dastatze Batzorde adituen eskutik. Eta gure ustez, horrek kanpoan gure gaztaigileen ahalegina, ilusinoa eta lan ona autortzen ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu