Altxa Kopla Hori! maiatzaren 5ean hasiko da Araban

Bizkaie! 2017-04-26 13:37   Bertsolaritzea

Altxa Kopla Hori! egitasmoa martxan ipini dau Arabako Bertsozale Alkarteak udabarri honetarako, zaleei koplakaz disfrutetako aukerea emoteko asmoz.

Arabako 28 bertsolarik kopla doinuetan kantauko dabe Altxa Kopla Hori!-n. Arabako Bertsolari Alkarteak antolatutako egitasmoa maiatzaren 5ean hasi eta udabarriagaz batera amaituko da, bagilaren 23an. Bertsolariakaz batera sei gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik be parte hartuko dabe. Saioak zortzi herritan egingo dira eta kopla sortak sortzeko tailerrak bere antolatuko dira.

Arabako Bertsozale Alkarteak bertsozaleei kopla doinuakaz gozatzeko aukerea eskaini gura deutse. Lagun arteko formatuan, zortzi herritako kale edo plazetan, tabureteetan jesarrita, entzuleakandik hur, musikaz lagunduta eta kopla oinarri hartuta antolatu ditue saioak.

Herrietako batzuetan, saioa baino aste batzuk lehenago, ABEren irakasle baten laguntzinoagaz, herriko talde batek kopla sorta bat sortuko dau eta sorta idatzi horri protagonismoa emongo jako saioan bertan eta jentearen aurrean kantauko dabe.

Lehenengo saioa maiatzaren 5ean izango da, Araiako Herriko plazan, arrastiko 20:30ean. Bertan Manex Agirre, Orlando Arreitunandia, Izar Mendiguren eta Markel Yoyer bertsolariak arituko dira. Hurrengo asteetako hitzorduak honeetan herrietan izango dira: Bitorianon (12an), Kanpezun (19an), Artziniegan (26an), Oionen (bagilaren 2an), Bastidan (9an), Agurainen (16an) eta Amurrion (23an). Saio guztiak barikuetan izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu