Eresbilek Elkar saria jasoko dau egindako ibilpideagaitik

Bizkaie! 2017-04-26 07:55   Kulturea

1974tik euskal musikea batu, landu, gorde eta euskal gizartearen esku jarten egindako lanagaitik egingo deutsie autorpena eguenean.

Jon Bagues Eresbileko zuzendaria | Ikusi handiago | Argazki originala

Eguenean izango da Elkar sariak banatzeko ekitaldia Andoaingo Martin Ugalde Kultur parkean, arrastiko 19:00etan. Eresbil Musikearen Euskal Artxiboa izango da aurtengo Ibilpidearen saria jasoko dauena.  Zentroak lan handia egin dau urte guzti honeetan euskal musikea bilatu eta jasoten. Ondarea ikertu, batu, konserbau eta jakitera emotea da Euskal Artxiboaren helburua, batez be, euskal konpositoreen lanak.

Eresbilek musika produkzinoak gordetan ditu, euskarri guztietan; testuak, ikus-entzunezkoak edo ikonografikoak. 2000 urtetik, Euskal Autonomia Erkidegoko partituren eta soinuzko grabazinoen Lege Gordailuko kopia bat dauka.

Hasieratik hartzen ditu persona zein instituzinoen fondoak, 170etik gora gaur egun, horreen artean aitagarrienak euskal konpositoreenak.

Urteetan egindako lan hori da Elkar Fundazinoak saritu, autortu eta eskertu gura dauena. Argitaletxearen arabera, balio handia dau euskal kulturea batu eta transmitiduteko egiten dan lan guztiak eta Eresbil Musikearen Euskal Artxiboak euskal musikeagaz egiten dauena be halakoxea da.

Ibilpidearen sariagaz batera, Jakinen  XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisinoa egitasmoak jasoko dau Proiektuari Elkar saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu