Jose Antonio Begiristain Napo eta Judith Argomaniz dira aurtengo XV. Dantza sariak
2017-04-25 10:28 KultureaErrelebo eta Ibilpide Artistikoaren sari banaketea datorren zapatuan izango da Donostiako udaletxean.
Jantzearen Nazinoarteko Eguneko XXI. Galea hartuko dau Victoria Eugenia antzokiak datorren apirilaren 30ean, 19:30etik aurrera. Zapatu arrastian barriz, Judith Argomaniz eta Jose Antonio Begiristain Mugica sarituko ditue Donostiako udaletxean. Lehenak Errelebo saria jasoko dau, antolatzaileen arabera, interpretazinoaren eta koreografiaren munduan daukan etorkizunagaitik izango da saritua. Bigarrenak Ibilpide Artistikoaren saria jasoko dau orain arte egindako ibilpide interesgarriagaitik.
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Alkarteak urtero antolatzen dauen ikuskizunak jantza estilo ugari hartuko ditu, Donostia Kulturak ohar baten iragarri dauenez: klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta flamenkoa.
Ekitaldia Juan Carlos Santamaria koreografo donostiarraren omenezko bideo bategaz hasiko da eta Hautsa, pas de deux bere akabuko lanagaz jarraituko dau. Iratxe Beorlegi jantzari donostiarrak be bigarren aldiz parte hartuko dau Jantzearen Nazinoarteko Eguneko Galan, besteak beste.
Sarrerak salgai dagoz dagoeneko antzokiko leihatilan eta Donostia Kulturaren webgunean 12, 10 eta 6 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!