Juul hauteskunde literarioak egiten dabiz gaur ikastoletan

Bizkaie! 2017-04-04 09:39   Kulturea

Euskal Herriko ikastoletako 17.000 neska-mutil inguruk euskerazko idazle eta ilustratzaile gogokoenak aukeratuko ditue gaur, martitzena.

Umeak, botoa emoten (argazkia: Ikastolen Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtero egiten dira Juul hauteskunde literarioak. Ikastolen Alkarteak azaldu dauenez, ikasleen artean euskeraz irakurtzeko zaletasuna zabaltzea da helburu nagusia. Ganera, hauteskunde prozesu bat barru-barrutik ezagutzeko aukerea izaten dabe neska-mutilek. Eurak izaten dira, boto-emole ez eze, hauteskunde mahaietako arduradun.

Euskal Herri guztiko ikastoletako 17.000 lagun inguruk parte hartuko dabe gaur, apirilak 4, ekimen berezi honetan. Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHraino, edade guztietako ikasleek emongo dabe botoa. Bide bi egongo dira botazinoan: Ohiko boto-txartela eta boto elektronikoa, Juul proiektuaren webgunearen bidez.

Edadearen araberako kategorietan banatuta, 17.000 ikasleek euren idazle gogokoenaren aldeko botoa emon ahal izango dabe. Era berean, ilustratzailerik onena aukeratzeko modua be izango dabe. Hori bai, euskerazko liburuen artetik egin beharko dabe aukeraketea. Ikastolen Alkartearen kalkuluen arabera, eguna amaitzerako emoitzak prest izango ditue, bestela hurrengo egunetan jakin eragingo ditue.

Juul kanpainearen botazinoa gaur egitea apirilaren izakera literarioagaz lotuta dago, antolatzaileen esanetan. Hilaren 2an Ume eta Gazte Literaturearen Nazinoarteko Eguna izan zan eta, 23an, Liburuaren Eguna izango da. Juul izena, Gregie de Maeyer idazle eta ilustratzaileak sortutako pertsonaia baten izenetik hartuta dago. De Maeyerrek egindako ekarpenari omenaldia egin nahi izan deutsie ikastolek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu