Martina Ibaibarriaga gerrillari berriztarraren historia berreskuratzeko
2013-03-19 14:48 KultureaMartina Ibaibarriagak Napoleonen tropen kontra burrukan egin eban, koronel gradua lortu, eta Wellington bera be harrituta itxi eban. Halanda be, personaia historiko guztiz ezezaguna da gerrillari berriztarra. Ascensión Badiolak haren irudia berreskuratu nahian idatzi dau Martina, guerrillera (Txertoa) nobelea.
Ewan Pearson musikagile britainiarra, martiko Art After Dark saioan
2013-03-19 10:36 MusikeaMartiko Art After Dark saioa hemen da. Ewan Pearson DJ britainiarrak bere musika eta nahastez beteko dau Guggenheim museoa barikuan, martiak 22. Lehenago, Bombastich bikotea eta Ojos pintadosek ipiniko dabe musikea. Saioak 22:00etan hasiko dira.
Polonia, Danimarka eta Txekiar Errepublikako bandak izango dira Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketako finalean
2013-03-18 17:42 MusikeaGetxoko Jazzaldiaren 37. edizinoko Talde Lehiaketako finalean parte hartuko daben taldeak dagoeneko hautatu ditue. Aurten, 56 taldek parte hartu dabe lehenengo fasean eta, horreen artean, honako lau honeek hautatu ditu epaimahaiak: Michal Szkil Quintet (Polonia), Artur Tuznik Trio (Danimarka), Jan Feco Quartet (Txekiar Errepublika) eta Freeway Quintet (Polonia).
Mikel Laboa Katedrea sortu dau EHUk
2013-03-18 17:34 kulturbizEHUK eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboa Katedrea aurkeztu dabe Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain entzunaretoan. Mikel Laboaren eredua izango da katedrearen erdigunea, eta arteen artekotasunaren eta euskal folklorearen hainbat atal ikertuko dira.
Bernardo Atxagari eskainitako programa zabal bat antolatu dabe Madrilen martiaren 20tik apirilaren 7ra
2013-03-18 16:59 jardunaldiakObabakoak eleberriaren 25. urteurrenean, Centro Dramático Nacional, Casa del Lector eta Matadero Madrid zentroan dagoan Cineteca kulturguneek Bernardo Atxagari eta bere lanari eskainitako kultur programa zabala antolatu dabe Madrilen martiaren 20tik apirilaren 7ra bitartean, Etxepare Euskal Institutuagaz alkarlanean.
'Bat-batean' musikea eta bertsoa osogai dituan ikuskizuna estreinauko dabe Gallartan
2013-03-18 14:34 BertsolaritzeaBertsoa eta musikea buztartzen dituan Bat-batean izeneko ikuskizuna aurkeztu dau Oskar Estangak. Bertsotan grabautako musikeagaz, gitarrea lagun, beste bertsolari batzuekaz kantuan egingo dau. Lehenengo saioa barikuan daukie, hilak 22, Gallartan.
Fant 19K Aura Garrido antzezleari emongo deutso Fantrobia Saria
2013-03-18 13:45 Barriak23 urte baino ez dituan arren, Aura Garridok ibilbide luzea daroa zineman eta telebistan. Telesail arrakastatsuetan hartu dau parte, Física y química, La pecera de Eva, Ángel o demonio, Crematorio edo Imperium, besteak beste. Zineman sei film luzetan hartu dau parte 2010etik, eta azkenekoa Oriol Pauloren El cuerpo, genero fantastikoaren barruan sartzen da, datozen hileotan estreinauko diran Stockholm (2012) eta Viral (2012) lanak bezela.
Nestor Basterretxeak Bermeon dituan artelanak ikusteko bisita gidatuak izango dira
2013-03-18 11:59 KultureaBermeoko Udaleko Turismo Bulegoak Nestor Basterretxea artisteak bere jaioterrian dituan artelanak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu, eta holan, Euskal kosmogonia, Hilargi Amandrearen Mamuak, Hilarriak, Olatua eta Benito Barruetaren omenezko monumentua ikusi ahal izango dira dobako bisita gidatuetan.
'Basarri' bertsolariaren omenezko egitarau zabala antolatu dabe Zarautzen
2013-03-18 11:44 BertsolaritzeaIñaki Eizmendi Manterola Basarri-ren jaiotzearen mendeurrenean, kazetari eta ohorezko euskaltzaina izan zanaren omenezko egitarau zabala atondu dabe Zarautzen apiriletik zemendira bitartean. Zemendian egingo dabe ekitaldirik handiena, Basarriri buruzko erakusketea eta Basarritik Azken Portura jaialdia, hain zuzen be.
Oihane Perea bertsolari gasteiztarrak jantzi dau Arabako txapela
2013-03-18 10:26 BertsolaritzeaOihane Perea izan zan nagusi zapatuan Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, Gasteizko Principal Antzokian. Bertsolari gasteiztarra ederto ibili zan bai bakarkako bai ofizioko lanetan. Manex Agirre aurreko txapelduna bigarren izan zan. Perea eta Agirre Euskal Herriko Txapelketa Nagusian izango dira.
Dantzan.com-en aldeko babesle kuota kanpainea abiatu dabe
2013-03-15 14:43Dantzan.com-ek atariaren aldeko babesle kuota kanpainea martxan ipini barri dau. Orain hilabete batzuk webgunea zarratu beharra izan eben, eta orduko arazoak kopondu arren, barriro be egoera larrian dago proiektua.
'L´Art en guerre' erakusketea, Picassotik Dubuffetera, 500 lanen bitartez
2013-03-15 14:02 KultureaArtistek gerreari gerrea zelan egin eutsien jasoten dau Bilboko Guggenheim museoan edegi barri daben L´Art en guerre. Frantzia 1938-1947: Picassotik Dubuffetera. Ehun bat artistaren 500 lanetik gora batu ditue, margoak, eskulturak, argazkiak, dokumentalak eta abar.
Zabalik honezkero Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. edizinorako lanak aurkezteko epea
2013-03-15 12:00 kulturbizMartiaren 15ean, Bilboko poeta handiari eskainitako egunean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero Fundazinoagaz alkarlanean, Los Goliardos taldearen kontzertua antolatu dau; emonaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.
Iñaki Irasizabal durangarrak 'Bizkartzainaren lehentasunak' nobela baltza argitaratu dau
2013-03-15 10:26 KultureaBizkartzainaren lehentasunak nobela baltza kaleratu dau Iñaki Irasizabal durangarrak, Elkar argitaletxearen eskutik. 2011ko udan kokatu dau istorioa, ETAren su-eten sasoian.
Migrazinoak landuko ditu aurtengo Durangoko Zilar Asteak
2013-03-14 14:39 jardunaldiak2013ko Zilar Asteak migrazinoak izango ditu ardatz, martiaren 16tik 23ra bitartean. Durangoko Plateruena kafe antzokian egin dabe aurtengo aste tematikoaren aurkezpena.
'Euskonews' aldizkaria diruz laguntzeko kanpainea abiatu dabe
2013-03-14 13:24Euskonews zientzia eta kultureari buruzko aldizkaria astekari izatetik hamabostean behin argitaratzera pasatu dala jakinarazo dau Eusko Ikaskuntzak. Murrizketa ekonomikoek eragin dabe aldaketa, baina nahikoa izango ez dalakoan agerkariarentzat laguntza ekonomikoa eskatu dabe.
www.durangaldeaeuskaraz.eu webgunea aurkeztu dau Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak
2013-03-14 12:48Webgune honen helburua, mankomunidadeko herrietan dagoan euskerazko eskaintzeagaz zerikusia dauen guztia batzea da; esangura horretan, EBPNri, Erabilera Planari, aurrekontuei eta abarri buruzko informazinoa topau daiteke bertan. Gainera, ondare toponimikoa, albisteak, loturak, baliabideak eta euskerazko ekitaldien agendea be badauka webguneak.
Luis Vega matematikaria, 2012ko Euskadi Ikerketa Saria
2013-03-14 10:59 sariak-autortzakLuis Vega Gonzalez matematikariak jaso dau 2012ko Euskadi Ikerketa Saria. Analisi Matematikoko katedraduna da EHUn, eta deribadu partzialen ekuazinoei buruzko lanakaitik da ezaguna batez be. Bost ikerlarik osotutako epaimahaiak aukeratu dau Vega, 19 hautagairen artean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...