2012ko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditu Euskaltzaindiak
2013-03-13 14:45 sariak-autortzakResurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Danetara, aurton 167 lan aurkeztu dira. Akademiak berak eta BBK Fundazinoak idazle gazteak literatura mundura erakarteko asmoz sortu zituen sariok.
Amaia Lapitzen bigarren abenturea argitaratu dau Katixa Agirrek
2013-03-13 14:18 KultureaKatixa Agirrek Tunisiaraino eroan dau Amaia Lapitz oraingoan. Ama eta amamagaz oporretan joan da neskatoa, baina lasaitasun gitxi topauko dau han. Amaia Lapiz eta Didoren ermandade sekretua (Elkar) bildumako bigarren liburua da, 12 urtetik gorako irakurleentzat.
Hemen da Bilboko Udaberri Zawp 2013
2013-03-13 10:46 kulturbizUdabarria Erriberan aurreratu egin da. Zona Franka Zorrotzaurreren (ZFZ) barruan, Zawp Bilbaogaz bat Udaberri Zawp 2013 edizinoak peninsulea kolorez, musika, antzerki eta bestelako ekitaldiakaz beteko dau astegoiena.
Igazkoa bardintzea dau helburu El Sol publizidade jaialdiak
2013-03-13 10:20El Sol publizidade jaialdia bigarrenez izango da aurton, Bilbon, maiatzaren 30tik bagilaren 1era. Igaz 2.550 aurkeztu ziran, 28. edizino honetan parte-hartzea bardintzea espero dabe antolatzaileek.
Filipinak, edonorentzako erakargarri
2013-03-12 14:42 BidaideTxinatar turismo masiboa igarten dan arren, Gobernuak negozioa, erosotasuna eta naturearen arteko orekea ez galtzeko gogor dabil beharrean. Boracayk osogai aproposak batzen ditu: azpiegitura egokia, beste leku askotan ez dagoena, eta zerbitzu errazoizkoa eta atsegina. Horrek guzti horrek ia danerik daukan herrialde bateko lekurik erakargarriena bihurtzen dau.
Bidea marraztera goaz, XXI. mendeko Donostia euskalduna!
2013-03-12 14:29 Euskerea berbagaiAbiapuntutzat, 6 alkargune-saio berezi izango dituan ziklo bat atondu dau Bagerak, geure artean ideia ekatxak sortzeko, bide emoteko, ideia horreek alkar trukatzeko, aztertzeko, eztabaidatzeko… Azkenean danon artean marrazten joan ahal izateko Donostiako euskaldunon ikusgarritasunaren alde abiatu geinkezan ekimen desbardinak.
Bilboko Maistren Goi Eskolearen mendeurrena ospatzen hasi da Irakasleen Eskolea
2013-03-12 12:55Bilboko Maistren Goi Eskolearen mendeurrenaren harian, apirilera arte Emakumeak, hitza eta bizitza erakusketea zentroko hall nagusian zabalik egongo da Leioan.
Joseba B. Lenoirrek 'Instroak Vol.2' bakarkako bigarren disko instrumentala kaleratu dau
2013-03-12 11:31 MusikeaAEBetako folk doinuz atondu dau Joseba B. Lenoirrek Instroak Vol.2 (Gaztelupeko Hotsak) bakarkako bere bigarren diskoa. Domekan, hilak 17, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan aurkeztuko dau lan barria zuzenean, 19:00etan.
'Siete psicópatas'
2013-03-12 10:13 Zinema kritikakTarantinoren alkarrizketak eta estiloa kopiatzen ditu lotsa barik, eta lar igarten jako. Tiroketa odoltsuak, hilketa ustez dibertigarriak... Eta iragarritako umore baltzak be huts egiten dau. Gehiago esango dot, barre eragiteko pentsautako pelikulea izateko ez da barrerik entzuten zinema-aretoan.
BBK Sariketea be badoa aurrerantza
2013-03-12 09:52 BertsolaritzeaHonezkero badakigu ze eskualdek kantauko daben BBK Sariketako finalaurreetan: Durangaldea-Arratia eta Ipar Uribe-Bilboaldea. Gaur eta bihar jokatuko dira saio biak. Lehenengoa, 12:00etan Durangoko Institutuan eta bigarrena, 11:45ean Algortako Aixerrota Institutuan. Eguenean kontauko deutsuedaz bertako kontuak.
Durango-Arratia eta Ipar Uribe-Bilbo taldeek jokatuko ditue Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalaurrekoak
2013-03-11 17:43 BertsolaritzeaAmaitu dira sailkapen-faseko saioak, hilaren 6an eta gaur egin diran saio biekaz. Joan dan eguazteneko saioa Zallan izan zan, Enkarterri eta Bilboaldekoen artean eta gaurkoa Markinan, Lea Artibai eta Ipar Uribeko taldeen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Bilboaldea eta Ipar Uribe izan dira.
Bilbao Ars Sacrum zikloak sei emonaldi eskainiko ditu martiaren 20tik aurrera
2013-03-11 17:37 MusikeaBilbao Ars Sacrum zikloak musikari, talde eta bakarlari ezagunak batuko ditu aurten be Bilboko Gizakunde eleizan. Egitaraua martiaren 20an hasi eta 26an amaituko da. Sei emonaldi antolatu dira, danak 20:30ean.
Euskerazko corpusik handiena aurkeztu dau EHUk, 205 miloe berbakoa
2013-03-11 14:48On line konsultetako moduan ipini dabe ETC, Egungo Testuen Corpusa. EHUren Euskera Institutuak garatu dauen lantresna honi esker, euskera batuaren gaur egungo erronkei erantzutea itxaroten dabe. Izan be, XXI. mendeko prosazko testu piloa batu eta aztertu dabe, guztira 205 miloe berba daukiezanak.
Wynton Marsalis, Stacey Kent eta Ignacio Berroa Getxoko Jazzaldiaren saio nagusietan
2013-03-11 14:41 MusikeaAurten garagarrilaren 3tik 7ra izango dan Getxoko 37. Nazioarteko Jazzaldiaren saio nagusietako egitarauak baditu izen bereziak. Horreen artean nabarmentzekoa da Wynton Marsalis tronpeta-jotzaile arrakastatsua. Musikari estadubatuarra Jazz Lincoln Center Orchestreagaz joko dau, egungo jazz eszenako hamabost musikari onenetariko batzuk batzen dituan taldeagaz, hain zuzen be.
Garazi Goiak 'Txartel bat (des)herrira' bere bigarren nobelea plazaratu dau
2013-03-11 14:14 KultureaGarazi Goiak iges dabilzan personaia biren inguruan eregi dau Txartel bat (des)herrira (Elkar) nobelea. Peruk eta Ibaik, biek, itxi eben Euskal Herria, batek 1937an, eta besteak oraintsu. Londresen kokatu dau istorioa, egilea bera bizi dan urian bertan.
Abian da Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea
2013-03-11 14:00 Euskerea berbagaiNahi dudalako! leloa ardatz hartuta, Enkarterriko Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak Bizkaiko hainbat Udalekaz batera abian jarri dau Batxilergoan eta Lanbide Heziketan euskerazko ikasketak sustatzeko kanpainea.
Maria Rivero: 'Konposatzeko moduan gure estiloa topau dogu behingoz'
2013-03-11 11:03 BarriketanSiroka taldeko kantaria
Fournier eta De la Barca euskeraz
2013-03-11 11:03 KultureaEusko Jaurlaritza, EIZIE eta Alberdania, Erein eta Igela argitaletxeen arteko lankidetzeari esker Literatura Unibertsala bildumako liburu barri bi doguz plazan, Alain- Fournierren Meaulnes handia, Monika Etxebarriak euskeratua eta Calderón de la Barcaren Bizitza amets, Xabier Payak itzulia.
Aimar Karrikak finalerako txartela irabazi dau Elizondoko finalaurrekoan
2013-03-11 09:31 BertsolaritzeaAimar Karrikak lortu dau lehen postua eta, beraz, bertsolari auriztarrak lehenengo aldiz kantauko dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean. Ganerako bost bertsolariek ez dabe hori lortu, Elizondotik bertsolari bakarra sailkatu baita Anaitasunako finalerako.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...