Nafarroa Oinez jai handia Zangozan, urriaren 19an

Bizkaie! 2014-10-15 12:33   Euskerea berbagai

Milaka lagun batzea espero dabe Nafarroa Oinez jaiko arduradunek domekan, Zangozan. Esan izan goza Zangozan lemea aukeratu dau Zangozako Ikastoleak, euskerearen erabilpenaren garrantzia azpimarratzeko.

Milaka lagun batzea espero dabe Nafarroa Oinez jaiko arduradunek domekan, Zangozan. Esan izan goza Zangozan lemea aukeratu dau Zangozako Ikastoleak, euskerearen erabilpenaren garrantzia azpimarratzeko.

Leloak esan dino, euskeraz egitea ze garrantzitsua dan erakusteko; izan, Zangozan euskaldun izan gura dabelako, eta horrela sentiduten dabelako; eta, goza, Zangozan zegaz gozau egongo dalako domekan.

Lau gune izango ditu Nafarroa Oinezek, 10:00etan hasiko dabe egitaraua, 18:00ak ingurura arte. Musikazaleek aukera ugari izango ditue hilaren 19an, Balerdi Balerdi, Erramun Martikorena, Damba, Gose, Glaukoma, Willis Drummond, Esne Beltza, Altxatu, Leihotikan, Arkada Social eta Los Zopilotes Txirriaos taldeek zuzenean jardungo dabe eta. Horrezaz aparte, jantza emonaldiak, umeentzako puzgarri eta jokoak, magia ikuskizunak, herri kirolak eta beste makina bat kontu izango dira. Egitarau oso-osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.

DBHko ikasleek Erronka txapelketeak Nafarroako ikastolen jaia handian be jarraipena izango dau, lau guneetan egingo ditue probak. Txikiak Handi ekimenak be bere lekua izango dau Nafarroa Oinezen, urtero lez. Aurten kitxua eta hassania hizkuntzak izango ditue gogoan, hizkuntza txikien handitasuna nabarmendu nahi dabe eta.

Zartako-K taldeko kideek sortu dabe Nafarroia Oinezeko abestia, domekan bazter guztietan entzungo dana. Kantea entzungai, hemen.

1978ko apirilaren 3an abiatu zan Zangozako Ikastolean guraso talde baten ekimenez. Herrian baino kanpoan lahuntzino handiagoa jaso ebela gogoratzen dabe. Gaur egun, egoerea nabarmen aldatu da. 35 urte ostean eraikinak, irakasleak, gurasoak eta ikasleak aldatu dira, Zangoza bera be aldatu da, honek gure ikastetxeaz dauen pertzepzinoa bere bai, dinoe. Zangozako umeek 16 urtera arte ikasteko aukerea daukie ikastolan. Urriaren 19an batzen daben dirua proiektuaren iraunkortasuna bermatzeko erabiliko dabela adierazo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu