Aiko taldeak 2013-2014ko Dantzaldi Ibiltaria aurkeztu dau Donostian
2013-09-10 15:42 KultureaIruñeak eta Iparraldek ekimenagaz bat egin dabe lehenengoz, Markina-Xemeinegaz batera. Horrenbestez, aurten bederatzi dira ikastaroa egiteko aukerea eskaintzen daben uri eta herriak: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain (Iparralde) eta Markina-Xemein.
Gabriel Aresti euskaltegia 35. urteurrena ospatzen hasi da
2013-09-10 15:00 Euskerea berbagaiOspakizun eta ekitaldiz betetako egitarau oparo eta zabala eskainiz ospatuko dau Bilboko Gabriel Aresti euskaltegiak 35. urteurrena. Berbaldiak, musikea, bertsoa... saio ugari atondu ditue irailean.
Abandoko eleizate zaharra ardatz 'Osterak Bilboko Auzoetatik' bildumako hirugarren liburukian
2013-09-10 14:32 kulturbizIñaki Peredaren testuak eta Juanma Aparicioren argazkiak dituan liburuki honek, oinez egiteko bederatzi osteratxu edo ibilbide jasoten ditu. Liburuak planoak be baditu, eta horreei esker norberak bere kontura egin leikez osterak Abandoko egungo auzotik, eta baita Indautxutik, Olabeagatik, Zorrotzatik, Altamiratik, Masustegitik, Abusu-La Peñatik, Buiatik eta Errekaldeberritik be.
Irailaren 12an hasiko dira XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeen kontzertuak
2013-09-10 12:59 MusikeaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, 566 talde aurkeztu dira aurten eta horreetatik 40 aukeratu ditue fase finalerako. Irailaren 12tik urriaren 24ra bitartean joko dabe Bilborock aretoan XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeek.
EHU 'mugara heltzear' dagoala dino Iñaki Goirizelaia errektoreak ikasturte hasieran
2013-09-10 11:18Ilusinoz eta gogoz ekin deutso urte barriari Euskal Herriko Unibersidadeak, halan adierazo eban atzo Iñaki Goirizelaia errektoreak 2013/2014 ikasturtearen hasierako ekitaldian. Sasoi gatx honeetan danon konpromisoa eta lana behar dogu, ganeratu eban.
Itxaro Borda, Lutxo Egia eta Urtzi Urrutikoetxea, PENen Kongresuan dagoz Islandian
2013-09-10 11:08 kulturbizPEN International 79. kongresua egiten dago egunotan (9tik 12ra) Reykjaviken. Mundu osoko idazleak batu dira Islandiako uriburuan, gai nagusia Muga digitalak — Hizkuntza eskubideak eta adierazpen eskubidea dabela.
Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdiak 25.000 lagun batu ditu
2013-09-09 18:20 MusikeaDomekan amaitu zan Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdia. Lau egunez kontzertu eta jarduera ugari antolatu dira herrian, eta danetara 25.000 lagun batu ditue, antolatzaileek adierazo dabenez. Ekimen solidarioak be izan dira jaialdian, tartean, Gune Solidarioa, Munduko Eskulangintza Azokea eta Munduko Terrazea.
Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia egingo dabe irailaren 21ean
2013-09-09 15:50Nafarroa Kirol Elkarteak eta Club Deportivo Bilbaok Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia atondu dabe. Irailaren 21ean egingo dabe ibilbidea, goizeko zazpiretan hasita. 168 kilometro eta 6.000 metro positiboko desnibela dauka zeharkaldiak.
Asier Azpirozek irabazi dau Lizardi Saria
2013-09-09 15:27 BertsolaritzeaAsier Azpiroz eta Oier Aizpuruak oso saio bardindua egin eben, eta zarauztarra bigarren gelditu zan puntu bakarrera. Bertso onenaren saria be Oier Aizpuruak eroan eban, zortziko handiko lehen bertsoagaitik.
'Dantza Lanak / Basque Country' katalogoa aurkeztu dabe Etxeparek eta ADDE alkarteak
2013-09-09 13:00 KultureaEtxepare Euskal Institutuak eta ADDE Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak alkarlanean sortu daben Dantza Lanak / Basque Country katalogoa aurkeztu barri dabe Fira Tàrrega azokan.
Ibai Osinaga: Taldearen sorreran Iker eta biok 12 urte baino ez geunkazan
2013-09-09 12:33 BarriketanAltxatu taldekoa
'Sacro Gra' dokumentalak jaso dau Urrezko Lehoia Veneziako Mostran
2013-09-09 12:21 BarriakGianfraco Rosik zuzendutako Sacro Gra dokumental italiarrak jaso dau Urrezko Lehoia; Italiako lan batek jaso dau aurten, 15 urtez saririk jaso barik egon eta gero, eta gainera dokumental batek jaso dau, jaialdiaren historian lehenengoz.
Todd Haynes zuzendari estadubatuarra izango da 61. Zinemaldiko epaimahaiburua
2013-09-09 11:59 BarriakDonostiako Zinemaldiko 61. edizinoko Epaimahai Ofizialeko burua Todd Haynes idazle, zuzendari eta produktore estadubatuarra izango da. Jaialdirako sarrerak asteon ipiniko ditue salgai: barikuan, hilak 13, Sail Ofizialeko galetakoak (Inaugurazinoa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez, eta ganerako kanaletan, irailaren 15ean; eta, beste saioetakoak, hilaren 15etik aurrera.
Mud
2013-09-09 11:05 Zinema kritikakMud eta emakumearen arteko amodiozko istorio gogorra nahikoa ahul, indarbaga geratzen da. Kontran, umeak helduakaz izaten dituan hartu-emonena filmak dauen punturik indartsuena da. Munduari begiratzeko umeen modua badaki islatzen Nicholsek, ondo jakin be. Horri gehitu behar jako umeen interpretazino bikainak, guztiz sinisgarriak.
Zeanurin, oinez, ermitarik ermita
2013-09-06 14:37Irailaren 7an, zapatuan, izango da Zeanuriko Ermiten XXVI. Mendi Martxea. 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa hau Joko Alai Elkarteko mendi sailak antolatzen dau eta, urtero, hutsik egin barik eutsi deutsie zeanuriztarrek urteroko hitzorduari. Igaz arte ibilaldia domekan izaten bazan be, igaz zapatura pasetea ebatzi eben antolatzaileak eta holan egingo da aurten be.
Xandra Villarren ‘Guztia Gardentasuna' izeneko lana aurkeztu dabe Bilbon
2013-09-06 12:41 KultureaIrailaren 6an, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatu daben Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren zazpigarren erakusketea inaugurauko da. Gaur hasi eta irailaren 30era arte, Deustuko zubiko aginte-etxoleak Xandra Villarren Guztia Gardentasun interbentzinoa hartuko dau.
Euskerea eta helduen euskalduntzea Jaurlaritzearen lehentasuna dirala esan dau Urkulluk
2013-09-06 10:57 Euskerea berbagaiUrkulluren ustez, euskereak aurrera egin dauen saltoa, begiradea hezkuntza sisteman eta helduen euskalduntzean jarteari esker izan da, eta euskalduntzearen arloan lanean dabilzanen ahalegina goraipatu dau.
Bizkaiko Txakolinaren Tratuan Profesionaltasunari IV. Laboral Kutxa sariak baditu finalistak
2013-09-05 16:05 Jan edanakOndokoak dira finalistak: Lubarrieta (Zamudio), Gotzon (Bakio), Zarate (Bilbao) eta Jauregibarria (Zornotza) jatetxeak; eta Sustrai (Getxo), Barrukoa (Getxo), Hermo 2 (Galdakao), Copi (Astrabudua), El Bodegón (Barakaldo), Brass (Bilbo), Gaztandegi (Bilbo), Ramona (Bilbo), Corinto y Oro (Bilbo), D.O. Bilbao (Bilbo), Gure Toki (Bilbo) eta Patxi Larrocha (Bilbo) tabernak.
Suediako profesional talde batek Bermeoko jai, ohitura eta gastronomiari buruzko proiektu bat abiarazoko dau
2013-09-05 14:09Asmoa da Bermeon ospatzen diran jai egun garrantzitsu honeek zelan bizi doguzan ezagutzea eta gure kulturea eta gastronomiari buruzko proiektu bat martxan jartea. Holan, jai egunetan, Suediako artista, diseinatzaile, argazkilari eta sukaldariakaz osotutako 20 persona inguruko taldea izango da herrian.
Etxepare Euskal Institutuak Tolosako Topic zentroaren lana sustatuko dau nazinoartean
2013-09-05 11:59 kulturbizEtxepare Euskal Institutuak hitzarmena sinatu dau Tolosako Ekinbide Etxeagaz (TEE), Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongilo Zentroaren nazinoarteko ahalegina sustatzeko konpromisoa hartuz. Aizpea Goenaga zuzendariak sinatu dau hitzarmena Etxepare Institutuaren aldetik, eta Elena Basaigoitia presidenteak, TEEren aldetik.





















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...