Kartzeletan egindako idazlan eta marrazkiak argitaratu ditu, beste urte batez, Ataramiñek
2013-11-28 14:35 KultureaBilbon aurkeztu dau Ataramiñe alkarteak euskal presoek egindako lanen aurtengo bildumea. Alde batetik, 23 presok egindako lana batzen dauen koadernoa kaleratu dabe eta, bestetik, Mikel Antzak idatzitako antzerki-liburu bat eta Jokin Urainen hausnarketa eta ikerketa lana be atara ditue. Ganera, Preso nago 2 marrazki-liburua berrargitaratu dabe.
Arrate Mardaras abadiñarrak 'Pendrive' bere lehenengo liburua kaleratu dau
2013-11-28 11:37 KultureaMaitasuna dabe ardatz Arrate Mardaras abadiñarrak Pendrive (Susa) liburuan batu dituen bost ipuinek. Historiako hainbat sasoitan kokatu ditu istorioak, danak Euskal Herrian bertan. Hauxe dau lehenengo liburua.
Euskaltzaindiak osoko bilerea egingo dau barikuan Zarautzen
2013-11-28 10:22 kulturbizZemendiaren 27an, ehun urte bete dira Inazio Eizmendi Basarri bertsolari, kazetari, idazle eta ohorezko euskaltzaina jaio zala, eta mendeurrena dala-eta, urte osoan zehar Basarriren omenezko ekitaldi batzuk egiten dagoz, Zarauzko Udalaren eta Montxia Bertso Eskolearen ekimenez.
Joseba Tapiak 'Tximela kapitainaren izarrak' diskoa argitaratu barri dau
2013-11-28 10:21 MusikeaLuis Rezola Arana 36ko gerran gudari izandako kapitai tolosarraren bertsoak musikatu ditu Joseba Tapiak, gitarrea lagun, Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren bibolina) diskoan. Danetara, 18 kanta ditu behar barriak.
Aingeru Epaltzak 'Gure Jerusalem galdua' nobelea aurkeztu dau
2013-11-27 17:16 KultureaOrain hamaika urte hasitako Erresuma eta Fedea trilogiako azkenengo liburua da Aingeru Epaltzak argitaratu barri dauen Gure Jerusalem galdua (Elkar). Gerra odoltsuak eta maitasun sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizinoak, konspirazinoak ditu osogai idazle iruñearraren nobeleak.
Hasier Agirrek irabazi dau Oihenart Aforismoen III. Lehiaketea
2013-11-27 16:45 kulturbizHasier Agirre Aranburuk irabazi eta eta Juan Ramon Alberdik bigarren saria jaso dau UPV/EHUko Oihenart Aforismoen III. Lehiaketan. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak banatu ditu sariok. Era berean, ekitaldian azken bi edizinotan (2012 eta 2013) aurkeztutako aforismoen hautaketea dakarren liburuxkea banatu dabe.
Kulturgintzea sustatzeko, erakundeek zelan lagundu behar daben aztertu dabe Bilbon
2013-11-27 14:25Egun osoan egiten dabilz berbaldi eta mahai-inguru ugari, Euskal Kulturgintzea XXI. mendean izenburupean, Bilbon Fundazinoak daukan egoitzan. Artearen esparruko konbidauak eta erakundeetako ordezkariak, Euskal Herrian egiten dan kulturea zelan bultzatu eta sortzaile eta instituzinoen arteko hartu-emonak zelan gauzatu aztertzen dabilz.
'Jainko txiki eta jostalari hura' lanak barriz batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde
2013-11-27 14:16 MusikeaAlkarregaz egoteko gogoak batu ditu Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde Jainko txiki eta jostalari hura (Elkar) proiektuan. Orain hamar urte sortutako Zaharregia txikiegia agian lanaren bide bera segidu dabe, baina guztiz desbardin.
Erriberako Merkatuan Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako argazki historikoak ikusgai
2013-11-27 13:11 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan udal programearen barruan, argazkien bitartez Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako historia islatzen dauen erakusketea inaugurau dau gaur Erriberako Merkatuan.
Ramon Barea aktore eta zuzendari bilbotarrarentzat Espainiako Antzerki Sari Nazionala
2013-11-27 10:28 sariak-autortzakAntzerkigizon erabatekoa dala nabarmendu dau Espainiako Antzerki Sariko epaimahaiak. Ramon Barea aktore, zuzendari, antzerkigile eta produktore bilbotarrak proiektu ugaritan parte hartu dau, eta danetan konpromiso osoa erakutsi dau. 30.000 euro jasoko ditu.
Etxepare Euskal Institutuak Bruselan ospatuko dau Euskerearen Eguna
2013-11-27 10:01 Euskerea berbagaiEtxepare Euskal Institutuak Bruselan ospatuko dau aurtengo Euskerearen Nazinoarteko Eguna, joan dan barikuan hasi eta abenduaren 4ra arte ospatuko dan Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque programearen barruan antolaturiko ekitaldien bitartez.
Getxoko 30. Eskulangintza Azokeak 21 espezialidadetako 72 saltoki batuko ditu astegoienean
2013-11-26 17:30Azokea Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko da eta bertan, merkatal guneaz gan, jarduera ugari egingo dira lehenengo aldiz, besteak beste, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak antolatuko dira eta horreetan artisau ospetsuek parte hartuko dabe. Azokea goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik eta zapatuan 21:30ean zarratuko da; sarrerea dobakoa izango da.
Ghibertiren Paradisuko Ateak izango dira Berreginen Museoko 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista
2013-11-26 14:30 KultureaLorenzo Ghibertik egindako Paradisuko Ateak izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoko pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideratutako Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonista eguen honetan, zemendiaren 28an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
'Homo homini lupus', Malenkonia taldearen disko barria
2013-11-26 13:21 MusikeaOñatiko Malenkonia laukoteak hirugarren diskoa plazaratu dau oraintsu, Homo homini lupus. Zortzi kanta batu ditue lan gordin eta ezkor honetan. Gasteizko Parralen aurkeztuko dabe gaur jentaurrean, 20:30ean.
Ana Etxaide omenduko dabe Nafarroako Unibersidadearen Euskal Katedrearen 50. urteurrenean
2013-11-26 10:38 sariak-autortzakNafarroako Unibersidadeko Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedreak 50 urte bete ditu aurten. Hori dala eta, hainbat ekitaldi egiten dabilz hilebete honetan. Amaiera ekitaldia zemendiaren 27an izango da. Egun horretan, urte askoan Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedrearen zuzendaria izan zan Ana Etxaide irakasle eta ohorezko euskaltzaina omenduko dabe.
Lau urteko etenaldiaren ostean, Kauta taldeak 'Agerre' diskoa aurkeztu dau
2013-11-25 17:53 MusikeaKauta hirukoteak laugarren diskoa argitaratu barri dau, Agerre (Baga-biga). Lau urteko etenaldia izan da, eta gogotsu dagoz diskoa jentaurrean aurkezteko. Daborduko emon ditue zuzeneko batzuk, baina aurkezpen ofiziala abenduaren 7an egingo dabe, Durangoko Plateruena kafe antzokian.
Vivir es fácil con los ojos cerrados
2013-11-25 17:38 Zinema kritikakRoad movie itxurea dauen David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados oso gustura ikusten diran film horreetakoa da. 60 hamarkadan gertatzen da, John Lennon Almerian pelikula bat filmetan egon zan garaian. Javier Cámarak itsusi baina bihotz oneko ingeles irakaslearen papela egiten dau, inork baino hobeto egin be.
'Gabrielen Lekua' sentikaria oinarri dauen disko-liburua aurkeztu dabe
2013-11-25 14:43 MusikeaBilboko Kafe Antzokian aurkeztu dabe Gabrielen Lekua (Erroa argitaletxea) disko-liburua. Ez dogu izen bereko ikuskizun osoa lan barri honetan topauko, baina bai zati batzuk, eta ganera hainbat idazleren artikuluak gehitu ditue, tartean, Amaia Lasa, Paddy Rekalde eta Luigi Anselmirenak.
Euskerea mundiala da
2013-11-25 12:25 Euskerea berbagaiEuskerea esparru ez ofizialetan be erabilteko modukoa dala agirian itxi nahi dau #mundiala kanpaineak, eta gaur egungo komunikazino tresnetara egokitzeko kapaz dala be bai. Sare sozialen loraldia aprobetxauta, mundu zabaleko euskal hiztunak konektauko dituan sarea osotuko dau. Eta horretarako jaio da beren beregi www.mundiala.net ataria, herritarrei txioak bialtzeko konbita egiten deutsen gunea.























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...