Kurt Elling kantariak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak amaierea emongo deutsie 365 Jazz Bilbao zikloari

Bizkaie! 2014-11-03 17:53   Musikea

Kurt Elling abeslariak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) kontzertu bi eskainiko ditue denporaldi honetako 365 Jazz Bilbao zikloari amaierea emoteko. Euskalduna Jauregian izango dira Jazz Gaua izeneko kontzertuok, zemendiaren 6an eta 7an, arratsaldeko 19:30ean.

Kurt Elling abeslariak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) kontzertu bi eskainiko ditue denporaldi honetako 365 Jazz Bilbao zikloari amaierea emoteko. Euskalduna Jauregian izango dira Jazz Gaua izeneko kontzertuok, zemendiaren 6an eta 7an, arratsaldeko 19:30ean.

Orkestra bilbotarra zuzentzeko ardurea Nabil Shehata kuwaitarrak izango dau, eta Paul Simon, Duke Ellington, Eden Ahbez eta Betty Carter lako artisten lanak interpretauko ditue, besteak beste, zikloaren antolatzailea dan Bilbao 700 Fundazinoak jakinarazo dauenez.

365 Jazz Bilbao zikloaren 2014ko edizinoaren lehen zatia zezeiletik bagilera egin zan, Tigran Hamasyan, Gregory Porter, Roy Hargrove eta Terence Blanchard lako artistakaz. Denporaldiko bigarren zatia urriaren 15ean hasi zan, Ambrose Akinmusire tronpeta jotzaileagaz. Zikloaren aurtengo denporaldia zarratzeko, barriz, kontzertu bereziak eskainiko ditue Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Kurt Elling jazz kantariak.

Kritikari ugariren ustez, gaur egungo jazz abeslaririk garrantzitsuena da Kurt Elling. Bere baritono ahotsak lau zortzidun hartzen ditu eta teknika harrigarria erakusten dau emonaldietan eta inprobisazinoetan. Nagusitasun tekniko handia dauka maila erritmikoan, tinbrikoan, dinamikoan eta fraseatzean, eta hurrago dago instrumentista birtuosoaren eredutik ohiko abeslariaren eredutik baino.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martiaren 8an emon eban bere lehen kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Ordutik, zuzendari titular garrantzitsuak izan ditu, besteak beste, Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesus Arambarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara eta Juanjo Mena. 2008ko garagarriletik Günter Neuhold da orkestraren zuzendari titular eta artistikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu