Gorka Ostolaza Ikaranek irabazi dau Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea
2014-11-03 09:33 BertsolaritzeaGorka Ostolaza Ikaranek lortu dau puntu gehien batzea, 379,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren sailatu zan Nerea Ibarzabal 353 puntugaz eta Peru Vidal hirugarren, 344 puntugaz. Beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu dau markina-xemeindarrak, eta zemendiaren 30ean Urdulizen kantauko dau.
Txapelketea hasi zanetik, orain arteko bertsozale gehien batu zan Mallabiako frontoian, 400 lagunetik gora, hain zuzen be, #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketan; giroa, bero-bero eta saioan, zortziko txikian izan ezin, ganerako lanetan jaun eta jaube izan ostean, finalaurrekoetarako txartela irabazi eban markina-xemeindarrak. Kantau eben bertsolariak ondokoak izan ziran:
• Arrate Illaro Etxebarria
• Eneko Arrate Sololuze
• Gorka Ostolaza Ikaran
• Malen Amenabar Larrañaga
• Nerea Ibarzabal Salegi
• Peru Vidal Gurrutxaga
Kontuak kontu, ariketa guztiak egin ostean, Gorka Ostolaza Ikaranek lortu dau puntu gehien batzea, 379,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren sailatu zan Nerea Ibarzabal 353 puntugaz eta Peru Vidal hirugarren, 344 puntugaz. Beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu dau markina-xemeindarrak, eta zemendiaren 30ean Urdulizen kantauko dau. Ganerakoak puntuzinoaren zain geratu dira.
Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Alkarteko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Apoita, eta Mallabiako alkatea, Mila Mondragon Sagastagoia egon ziran.
Gai-emoile beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibili zan. Epaimahaia, barriz, Ander Txakartegi Basterretxea, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu eben; idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditua.
Hurrengo saioak:
- Bosgarren kanporaketea, zemendiaren 9an, Zeanurin, Ibarreta frontoian, 17:30ean. Bertsolariak: Ander Elortegi, Beñat Vidal, Igor Menika, Imanol Uria, Joseba Barandiaran eta Xabat Galletebeitia.
- Lehenengo finalaurrekoa zemendiaren 22an, Etxebarrian, herriko frontoian, 17:30ean.
- Bigarren finalaurrekoa, zemendiaren 30ean, Urdulizen, Iparralde kiroldegian, 17:30ean.
- Hirugarren finalaurrekoa, abenduaren 7an, Amorebieta-Etxanon, Amorebieta IV. Frontoian, 17:30ean.
- Finala, abenduaren 20an, Bilbon, Bilbao Arenan (Miribilla), 17:30ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!