Crazy Chaos, Late to scream, Larregi eta Aizkorak zorroztu dira VI. Banden Lehiako finalean joko daben taldeak

Bizkaie! 2014-10-31 10:08   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatzen dauen Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizinoko finalerako sailkatu diran lau taldeak erabagita dagoz. On line jasotako botoei esker, Crazy chaos eta Late to Scream sailkatu dira; Crazy Chaos taldeak 3.467 puntu jaso ditu eta Late to Scream taldeak, barriz, 3.322.

Azkue Fundazinoak antolatzen dauen Banden Lehia lehiaketako 2014ko edizinoko finalerako sailkatu diran lau taldeak erabagita dagoz. On line jasotako botoei esker, Crazy chaos eta Late to Scream sailkatu dira; Crazy Chaos taldeak 3.467 puntu jaso ditu eta Late to Scream taldeak, barriz, 3.322.

Beste alde batetik, epaimahaiak aukeratutako beste bi bandak Larregi eta Aizkorak zorroztu dira.
   
Kontuak kontu, zemendiaren 28an, Banden Lehiako finala izango da Bilborocken, 20:00etatik aurrera eta Banden Lehiako 6. edizinoko irabazlea zein izango dan jakingo dogu gau horretan bertan.

Finala publikoa izango da eta beraz jente guztia konbidatuta dago. Gaua girotzeko Hesian taldearen kontzertua be iragarri dabe antolatzaileek eta dobakoa izango da, Hegalak astinduz lan barriaren aurkezpena egiteko eskainiko daben lehenengo kontzertua.


VI. Banden Lehia irabazten dauen taldeak honako sariak irabaziko ditu:

- Baga-Biga diskoetxeagaz disko bat produzidutea.

- 2015ko BBKLive jaialdian joteko aukerea izango dau, zuzeneko emonaldian.

- 2015eko Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian kontzertua emoteko aukerea.

- Lehiaketako disko bilduma oroigarria: taldekide bakotxak lehiaketako bildumako CDaren 10 ale jasoko ditu.

Beste hiru talde finalistentzako saria:

Banden Lehia 2015eko parte-hartzearen CD bilduma oroigarri bat. Banda bakotxeko kide bakotxak disko oroigarri honen 10 ale jasoko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu