Martxan da Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketearen 26. edizinoa

Bizkaie! 2014-09-10 17:32   Musikea

Irailaren 11n hasi eta urriaren 23an amaituko da 26. Bilbo Uria Pop-Rock Lehiaketearen sailkapen fasea, Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko arduradunek jakinarazo dabenez. Pop-Rock arloko bandek abiatuko dabe aurtengo edizinoa, eta ostean, Metalekoek.

Astegoienean, IV. Ardi Jaia Durangon eta Atxondon

Bizkaie! 2014-09-10 15:21

Aurten Durangon eta Atxondon izango dira, barriro be, IV. Ardi Jaiko ekintzak. Irailaren 13an, datorren zapatuan egingo dan Ardi Jaiaren antolatzaileek (Dendak Bai, Gerediaga Alkartea eta Urkiola Landa Garapenerako Alkartea) ohiturazko landa munduko bizimodua publikoari hurreratzea dabe helburu.

Itxaro Bordak 'Zure hatzaren ez galtzeko' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-09-10 15:00   Kulturea

Poesia liburua argitaratu barri dau Itxaro Borda idazle baionarrak Elkar etxeagaz, Zure hatzaren ez galtzeko. Hiru ardatz nagusi ditu lan barriak: barrurako bidaia, nazinoartekoa eta ekonomikoa.

Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien laugarren edizinoaren deialdia egin dabe

Bizkaie! 2014-09-10 12:01   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibersidadeak antolatutako Euskerazko Tesien Koldo Mitxelena Sarien hirugarren edizinoaren deialdia egin dabe. EHUn 2012ko bagilaren 16tik 2014ko garagarrilaren 31ra bitartean euskeraz idatzi eta defendaturiko doktorego-tesiak aurkeztu ahal izango dira deialdi honetara. Eskariak aurkezteko epea 2014ko irailaren 26ra arte egongo da zabalik

Gernikako Bakearen Museoak bisitarien igoera itzela izan dau udan

Bizkaie! 2014-09-10 11:21   kulturbiz

Gernikako Bakearen Museoak bisitarien igoera itzela izan dau udan, % 31ko igoerea izan dauelarik (bagila-abuztua bitartean). Beraz, oso balantze positiboa egin dau museoak 2014 urteari jagokonez, azken 8 hileotan 27.246 bisitari izan ditualako eta Trypadvisorrek eskaintzen dauen kalifikazinotik Bikain atera dauelako bigarren urtez.

'The F Word'

Karolina Almagia 2014-09-10 10:42   Zinema kritikak

Protagonistea hogeitaka urteko gazte barritsua da, eta lagun bategaz maiteminduta dago. Ezinezko maitasuna da. Alkarrizketa onak eta umore momentu batzuk badaukaz pelikuleak, nahiz eta nire ustez, sobran egon txiste eskatologikoak. Osotasunean, gustura ikusten da.

Pablo Berastegi Donostia 2016 Kultur Uriburutza proiektuko zuzendaria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-09-09 17:47

Barikuan, irailaren 5ean, izentau eben Pablo Berastegi nafarra Donostia 2016-ko buru, eta gaur goizean egin dau jentaurreko aurkezpena. 2016 Fundazinoaren Patronatuko kideek aho batez aukeratu dabe Berastegi. Orain arteko ibilbide profesionala eta proiektuagaz daukan enpatia. Horreek izan dira, besteak beste, Pablo Berastegi aukeratzeko arrazoiak, dinoe, baina gaur zabaldu danez, Donostia 2016 arduradun barriak ez daki euskeraz.

Alberto Albor, Iranzu Antona eta Kepa Garrazaren beharrak erakutsiko ditu aurten 'Bosteko' erakusketeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-09-09 15:51   Kulturea

Kultur Leioa aretoan hasiko dau ibilbidea Bosteko erakusketeak, eta ostean, Basauri, Zornotza, Arrigoriaga eta Getxora joango da. Ana Lopez Asensio izan da erakusketearen komisarioa eta koordinatzailea. Hilaren 28ra arte egongo da ikusgai Leioan.

Euskal musikarien doinuak Madrilen entzun ahal izango dira urrian eta zemendian

Dabi Piedra Robledo 2014-09-09 14:56   Musikea

Emankor Sareak eta Etxepare Euskal Institutuak alkarregaz sortutako proiektu honen helburu nagusia da, bertoko taldeen eskeintzea Espainiako uriburura modu antolatuan eroatea eta hango zirkuituan sartzeko laguntzinoa emotea. La Noche en Vivo sareko aretoetan izango dira sei kontzertuak, urriaren 16an hasita.

UPV/EHUk eskainitako 87 graduetan 8.441 ikasle barri matrikulau dira

Bizkaie! 2014-09-09 14:20

UPV/EHUk 87 gradu eskaintzen ditu eta danetara 8.626 plaza. Kontuak kontu, plazen % 97,8 bete da. Zehatz esateko, titulu horreetako 53k bete ditue eskainiko plaza guztiak.

Ziburuko Kaskarotenea ikastoleari gaur amaituko jako epea

Bizkaie! 2014-09-09 11:01

Gaur, hilak 9, Ziburuko ikastoleari bere lekuan egoteko epea amaituko jako. Aurreko astean Guy Poulou Ziburuko alkateari arrazoia emon eutson Paueko Auzitegi Admnistratiboak, halanda ze, dagozan eraikina itxi egin beharko dabela agindu jaken. Handik joan ezean, argindarra eta ura kenduko deutsiez. Ganera, bertan geratzen diran egun bakotxeko 100 euroko isuna ordaindu beharko dabe.

Vicente Atxa, Mondragon Unibersidadeko errektore barria

Bizkaie! 2014-09-09 10:36   kulturbiz

Vicente Atxak 48 urte ditu, elektronikako goi mailako injinerua da eta Erresuma Batuko Staffordshire Universityn, elektronika eta komunikazinoan doktorea. Azken zortzi urte honetan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko zuzendari orokorra izan da eta ondorioz, Mondragon Unibersidadeko Zuzendaritza Batzordeko kide da.

'Indarkeria isila' erakusketea Artiumen, irailaren 12tik aurrera

Bizkaie! 2014-09-08 18:19   Kulturea

Artium museoak eta Belgradeko Arte Garaikideko museoak alkarregaz sortutako erakusketea da Indarkeria isila. Egunero, etxean eta lanean, egunez egun, egiten eta adierazoten dan indarkeria mueta hori aztertu dabe proiektu honetan. Zoran Eric, Blanca de la Torre eta Seamus Kealy dira komisarioak.

Ana Murugarrenek 'Tres mentiras' fikzinozko bere lehen film luzea aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-09-08 16:37   Barriak

Azken lan honegaz ikusleakan emozinoa eta kontzientzia sortarazo nahi izan ditu Murugarrenek. Konpromezuz beteriko giza-thriller sakona dakar oraingoan, diktadura frankistearen alde ilunak erakutsiz. Ostutako eta saldutako jaiobarrien kasuak ikertu barik dagoz oraindino eta egun ez dago inolako erantzulerik.

27.000 lagun Folk Getxo BBK jaialdian

Bizkaie! 2014-09-08 15:54   Musikea

Atzo amaitu zan Getxoko 30. Nazinoarteko Folk Jaialdiak lau egunez hamaika kontzertu, desfileak eta zenbait jarduera solidario hartu ditu. Danetara, 27.000 lagun batu aurtengo ekitaldian.

Arnasa gurasoentzat, burukomina etxeko txikitxuenentzat...

Markues 2014-09-08 11:46   Begi betegarri

Roy Andersson zuzendari suediarrak irabazi dau Veneziako Urrezko Lehoia

Bizkaie! 2014-09-08 11:32   Barriak

Zinemagile suediarraren A Pigeon Sat on a Branch Reflecting on Existence lanarentzat izan da Veneziako 71. zinema jaialdiko Urrezko Lehoia. Andrei Konchalovsky errusiarrak irabazi dau Zuzendari onenari Zidarrezko Lehoia, The Postman´s White Nights beharrari esker.

Uemari ezarritako betoaz

Bizkaie! 2014-09-08 10:59   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak gure herrietan daukagun errealidade soziolinguistikoa onartu barik jarraitzen dau. Ez ditu ikusi nahi Nafarroan euskereak dituan arnasguneak. Ez gaitu kontuan hartu nahi euskeraz bizi nahi dogun Nafarroako herritarrak. Eta horregaitik, Nafarroako euskerearen arnasguneak ezabatu eta desagerrarazoteko politikak ditu abian.

2014ko lehen hiruhilekoan, 921 ezkontza izan ziran EAEn, igaz baino % 7,6 gehiago

Bizkaie! 2014-09-05 13:44

2014ko lehen hiruhilekoan izandako 921 ezkontzetan, danetara, Euskadin bizi diran 895 gizonezko eta 887 emakumezko ezkondu ziran. Senargaietatik 749k (% 83,7) lehen ezkontza eban honakoa, eta barriro ezkondu ziranetatik, 8 alargunak ziran eta 138, dibortziatuak.