'Cafe Bar Bilbao' Teatro Laburreko Sarien 12. edizinoa martxan dago
2014-10-22 11:47 KultureaFormatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki muetarako lanen lehiaketea antolatu dau Bilboko Cafe Bar Bilbaok. Euskerazko eta gaztelaniazko beharrak bialdu daitekez, eta gehienez be 30 minutuko antzezlanerako izan beharko dabe. Gidoiak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 31 da.
Formatu txiki edo kafe-teatro izeneko antzerki muetarako lanen lehiaketea antolatu dau Bilboko Cafe Bar Bilbaok. Euskerazko eta gaztelaniazko beharrak bialdu daitekez, eta gehienez be 30 minutuko antzezlanerako izan beharko dabe. Gidoiak bialtzeko azkenengo eguna abenduaren 31 da.
'Formatu txikia'-k esan nahi dqu, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak dirala eta bere produkzinoa eta banaketea 'erraza' izan daitekela, argitzen dabe lehiaketearen antolatzaileek. Modalidade bi egongo dira, euskerazkoa eta gaztelaniazkoa, eta bakarrera aurkeztu daiteke obra bakotxa. Gaztelaniazko beharren egileak EAEkoak edo Nafarroakoak izan beharko dira. Sari bi emongo ditue, 1.200 eurokoa modalidade bakotxean.
Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu bakoak, argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu bakoak izan behardira. Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko, azaltzen dabe. Epaimahaiak kontuan hartuko dau lanaren kalidadea eta antzezgarritasuna.
Saritutako lanen eskubideak egilearenak izango dira, baina Cafe Bar Bilbaok baimena izango dau lana bere webgunean atera edo liburu batean argitaratzeko, eta irakurketa dramatizau bat antolatzeko bere bai.
Gidoiak helbide honetara bialdu behar dira: info@bilbao-cafebar.com. Argibide gehiago behar izan ezkero, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!