Eneko Abasolo ‘Abarkas’ek irabazi dau #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketea

Bizkaie! 2014-10-27 09:59   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’-ek lortu eban puntu gehien batzea, 377 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau iurretarrak, eta zemendiaren 22an Etxebarrian kantauko dau.

Bertsozale piloa batu zan zapatuan Mungiako Olalde aretoan jokatutako saioan. 200 lagun inguruk gozau eben Mungiako Olalde aretoan #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan. Bertsolariak, hurrengoak:

• Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’
• Gorka Lazkano Arrizubieta
• Jon Rementeria Larruzea
• Joseba Artza Zubillaga
• Julen Ibarguengoitia Ordorika
• Peio Ormazabal Villanueva

Ariketa guztiak egin ostean, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’-ek lortu eban puntu gehien batzea, 377 puntu. Holan, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau iurretarrak, eta zemendiaren 22an Etxebarrian kantauko dau. Mungiako saioko ganerako bertsolariak puntuazinoen zain geratuko dira. Puntuazinoa ondokoa izan da:

• Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ 377
• Joseba Artza Zubillaga 372,5
• Gorka Lazkano Arrizubieta 342
• Jon Rementeria Larruzea 337,5
• Julen Ibarguengoitia Ordorika 336,5
• Peio Ormazabal Villanueva 330,5

Sariak banatzen Bizkaiko Bertsozale Alkarteko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Apoita, eta Mungiako alkatea, Izaskun Uriagereka Legarreta egon ziran.

Gai-emoile beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibili zan. Epaimahaia Ander Txakartegi Basterretxeak, Andoni Larrea Garai, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osotu eben; idazkari lanak, barriz, Itziar Basterretxea Olarreagak egin zituan.


Hurrengo saioak:

- Laugarren kanporaketea, zemendiaren 2an, Mallabian, herriko frontoian, 17:30ean. Bertsolariak: Arrate Illaro, Eneko Arrate, Gorka Ostolaza, Malen Amenabar, Nerea Ibarzabal eta Peru Vidal.

- Bosgarren kanporaketea eta azkena, zemendiaren 9an, Zeanurin, herriko frontoian, 17:30ean. Bertsolariak: Ander Elortegi, Beñat Vidal, Igor Menika, Imanol Uria, Joseba Barandiaran eta Xabat Galletebeitia.
 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu