Lynne Cohenen argazkilariaren atzera begirakoa aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-10-23 17:46   Kulturea

Artista estadubatuarraren begirada bereziaren bilakaerea azaltzen dabe Rekalde aretoan ikusgai dagozan 80 argazkiek, 70eko hamarkadearen hasieratik gaur egunera arte. Urtarrilaren 25era bitartean egongo da zabalik Lynne Cohenen atzera begirakoa.

Ameriketako herri kultureak jakin-mina biztu eutson, orduan hasi zan Lynne Cohen (AEB, 1944 - Kanada, 2014) etxe eta eraikin publikoen barrualdeei argazkiak egiten. Hurrengo hamarkada bietan entrenamendu-leku eta injinerutza sozialeko laborategietan ibili zan beharrean, eta hortik aurrera urietako spa dalakoak jaso zituan erretratuetan.

Artistak bere ibilbide zabalean espazio desbardin ugari topau zituan: espazio intimoak lehenengo –esate baterako, bere auzokoen egongelak–, jantza-aretoak, klub pribaduak, ikasgelak eta spak gero, eta sarbide murriztuko espazioak amaieran –adibidez, instalazino militarrak, laborategiak eta tiro-eremuak–. Cohenek sekula ez eban leku horreetan personarik jaso, artisteak berak inoenez, ez ekien non kokatu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu