'Friends. Abentura munstroen uhartean' animazino film japoniarra euskeraz ikusiko dogu gure zinema-aretoetan

Bizkaie! 2014-10-22 13:56   Barriak

Friends: Mononokeshima no Naki (Friends: Naki on the Monster Island) barikuan estreinauko da, eta hemen, Friends. Abentura munstroen uhartean izenpean ikusi ahal izango dogu euskeraz. Oraingoz Cinesa Artea, Cinesa Max Ocio, Cinesa Zubiarte, Cinesa Urbil eta Niessen Zinemak aretoetan estreinauko da baina ondoren zirkuitua zabaldu egingo da.

Datorren barikuan, urriaren 24an, helduko da euskal aretoetara Friends. Abentura munstroen uhartean film luzea Zineuskadi alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskeraz programeari esker.

Friends: Mononokeshima no Naki (Friends: Naki on the Monster Island) barikuan estreinauko da, eta hemen, Friends. Abentura munstroen uhartean izenpean ikusi ahal izango dogu euskeraz. Oraingoz Cinesa Artea, Cinesa Max Ocio, Cinesa Zubiarte, Cinesa Urbil eta Niessen Zinemak aretoetan estreinauko da baina ondoren zirkuitua zabaldu egingo da. Takashi Yamazaki zuzendariaren lanak film onenaren izendapena jaso eban 2013an Japan Academy Awardsen eskutik.

Itsas zabalean, lainopean, munstro-familia bat bizi dan ugarte misteriotsu bat ei dago. Erabat galarazota dago bertara hurreratzea. Behin, ostera, Kotake izeneko gizaki-mutiko bat ugartera bertaratu zan eta ezustean izaki misteriotsu batzuekaz egin eban topo. Kotakeren etorrereak bildur-ikarea zabaldu eban
ugartean, izan be, gizakiek egundoko ikarea eragiten eutsen ugarteko munstroei. Hori zala eta, Naki suminkorraren ardurapean itxi eben mutikoa. Hasieran, Naki eta Kotake ez ziran bata besteagaz ondokonpontzen, baina alkarregaz denporea igaro ahala, azkenean lotura hausiezina eratu zan bien artean. Bi
horreek gorabehera, ezinezkoa zan gizakiak eta munstroak alkarregaz bizitea eta agur esateko momentu tristeaknozonoz heldu behar eban. Halan da be, bien arteko adiskidantzea gailenduko ete jako munstroak eta gizakiakezin dirala alkarren adiskide izan dinoan tabuari?


Zinema Euskaraz

Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskeraz programearen helburua herritarren eskura balio zinematografikoak sustatuko dituan, euskerearen erabilerea komunikazino kultural lez erabiliko dauen zein aisialdi arloan normalizazinoa bultzatuko dauen film sorta bat jartea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu