Udal Liburutegi Sareak Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan
2014-10-23 17:43 jardunaldiakBilboko Udal Liburutegi Sareak makinatxu bat jarduera antolatu ditu, datorren barikuan, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu: alde batetik, herritar guztiei jakinarazotea badagoala ezagutza eta informazinoa eskuratzeko hurreko zerbitzu publikoa eta, beste alde batetik, zerbitzu horren erabilerea sustatzea.
Bilboko Udal Liburutegi Sareak makinatxu bat jarduera berezi antolatu ditu, datorren barikuan, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu: alde batetik, herritar guztiei jakinarazotea badagoala ezagutza eta informazinoa eskuratzeko hurreko zerbitzu publikoa eta, beste alde batetik, zerbitzu horren erabilerea sustatzea.
Bidebarrietako liburutegiak, Miren Agur Meabe eta Arantxa Urretabizkaia idazleek irakurle lez izan daben esperientziaren ganeko barriketaldia jasoko dau barikuan, arratsaldeko 19:30etik aurrera, euskeraz (bat-bateko itzulpena egongo da gaztelaniara). Idazleek euren liburutegiei, euren bizitzan alboan izan dituen liburuei eta liburutegien erabiltzaile lez izan dituen esperientzien ganean berba egingo dabe; hau da, liburutegia bizi espazio lez, nortasunaren isla lez, azalduko dabe. Moderatzailea Pili Kaltzada izango da.
Bidebarrietan, baita be, Los 80. El estallido del rock vasco / 80ko hamarkada. Euskal rock-aren eztanda erakusketea inaugurauko da, Eguneroko Bizimodua atalaren barruan. Orain hiru hamarkada euskal rockaren historiako disko ezagunenetakoak argitaratu zirala ospatuz, maileguan hartu ahal izango diran ehun bat CD eta DVD, liburu eta aldizkari batu dira. Erakusketea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik.
Horrezaz gan, eguenean, hilak 23, Deustuko liburutegiak, Jimmy T. Murakamiren Cuando el viento sopla animazinozko filmari buruzko zine-forum saioa jasoko dau. Film horrek, Erresuma Batuan jazoetn dan eraso nuklear bat deskribiduten dau, dagoeneko jubilauta dagozan senar-emazte batzuen ikuspegitik. Saioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da, eta moderatzailea Bakearen aldeko Mobimentuko Pablo Lobo izango da.
Amaitzeko, Begoñako Liburutegian, Liburuzaina estu eta larri txotxongilo ikuskizuna programau dabe barikuan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, El secuestro de la bibliotecaria liburuaren euskerazko moldaketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!