Euskerearen zabalkundean gurasoen garrantzia azpimarratu dabe hezkuntzako eta euskaltegietako arduradunek

Dabi Piedra Robledo 2014-09-16 15:24   Euskerea berbagai

Umeen hezkuntzan eta helduen euskalduntzean jarduten diran eragileetako ordezkariek bat egin dabe, Zatoz euskaltegira aldarriaren inguruan. Batez be gurasoak animau nahi ditue euskerea ikastera edo euren euskerea hobetzera, horrek hizkuntzearen transmisinoan eragingo dauelakoan. Seme-alabak D ereduan sartzea ez dala nahikoa eta gurasoek umeak euskalduntzen jarrera aktiboa euki behar dabela azpimarratu dabe.

Txinako demokraziaren zain

Zigor Aldama 2014-09-16 15:24   Bidaide

Hong Kong eta Txinaren arteko katramila politikoa erraz azaltzeko modukoa da. Iragarritako moduan, joan dan hilaren 31n, Txinako agintariek eskubidea autortu eutsien britainiar kolonia ohiko hamazortzi urtetik gorakoei euren agintariak aukeratzeko, 2017. urtean, historian lehenengoz egingo diran hauteskunde libreetan. Holan balitz barri garrantzitsua izango litzateke hori baina letra txikia irakurri behar da, tartean izango diran muga eta murrizketez jaubetzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak' liburua aurkeztu dau Josu Martinez bilbotarrak

Bizkaie! 2014-09-16 11:42   kulturbiz

Hamar igesaldi ahalegin batu ditu Josu Martinezek Tene Mujika bekearen laguntzinoagaz kaleratu barri dauen Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak beharrean. Istorio ezagunak dagoz tartean, berbarako, Segoviako igesaldia. Elkar etxeak argitaratu dau, Lekukoak izeneko bilduman.

'Goazen gudari danok…' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2014-09-16 11:26   kulturbiz

San Migeleko burrukea gai hartuta, Patxi Juaristi soziologoa, Aitor Esteban, Francisco Etxeberria auzitegi-medikua eta Josu Chueca eta Iñaki Goiogana historialariak dira dibulgazino historikoko liburua idatzi dabenak. Liburuak, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak idatzitako hitzaurreaz gan, bost kapitulu ditu, egile bakotxak bana eginda.

'Jazkerak Bizkaiko jantzetan' erakusketea ikusgai, Basauriko Pozokotxe kultur etxean

Bizkaie! 2014-09-15 18:38   Kulturea

Euskal Herriko XLII. Jantza Agerketea dala eta, Jazkerak Bizkaiko jantzetan erakusketea edegi dabe Basauriko Pozokoetxe kultur etxean. Jantziekaz batera, erropa bakotxa ze jantzatan eta noiz erabilten dan azaltzen da. Bizkaiko Jantzarien Biltzarra federazinoak da antolatzailea. Urriaren 10era arte egongo da zabalik.

Aste erabagigarria Eskozian...

Markues 2014-09-15 15:29   Begi betegarri

Badator barriro 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimena Santiago Roncagliolo eta Juanjo Olasagarregaz

Bizkaie! 2014-09-15 14:39   jardunaldiak

Eztabaidak Literatureagaz martitzenean, hilaren 16an, bueltauko da Bilboko Bidebarrieta Kulturgunera. Oraingo honetan, eztabaidea Santiago Roncagliolo idazle eta kazetari perutarraren eta Juanjo Olasagarre egile nafarraren artean izango da. Idazle biek literaturearen eta agintearen edo boterearen arteko loturearen ganean berba egingo dabe.

Unai Villenak 'Hauts haietatik' nobelea argitaratuko dau, Igartza Sariari esker

Bizkaie! 2014-09-15 14:19   Kulturea

Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpreseak antolatzen dituen Igartza Sarien 17. edizinoko irabazlea Unai Villena elgoibartarra da. Uxue Alberdik, Igor Estankonak eta Danele Sarriugartek osotutako epaimahaiak Hauts haietatik proiektua aukeratu dau, hogeita bi lanen artean.

'Euskaraz bizi nahi dut' film labur lehiaketearen sari banaketa ekitaldia irailaren 22an izango da

Bizkaie! 2014-09-15 12:23   Barriak

Zinema munduan euskerearen normalizazinoaren alde egindako lanagaitik autortzea egingo jako aurten Lekeitioko Euskal Zine Bilereari 30 urte baino gehiago baitaroaz lan horretan.

Durangoko Azokako guneetarako aurkezpen-proposamenak online jasoko dira

Bizkaie! 2014-09-15 11:04   Kulturea

Durangoko Azokako guneetan, Areto Nagusian, Ahotsenean, Kabi@n, Irudienean, Saguganbaran eta Szenatokian aurkezpen-proposamenak egiteko epea zabalduko da lehenengoz, eta online bideratuko dira. Guneez gan, Azoka TBn bideoklip emonaldiak izango dira. Diskoetxeek zein musika taldeek be online egin leikie bideoklipen aurkezpenetarako proposamena.

'Nor gara?' bildumako lau liburu barri argitaratu ditu Elkar etxeak

Bizkaie! 2014-09-12 15:46   Kulturea

Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak eta Julen Tokero ilustratzaileak Pirritx, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren istorioak kontetan dituan bildumako lau lan barri kaleratu ditue: Porrotx beldurtuta, Pirritx umore zakurra, Marimotots pozik eta Pupu eta Lore triste.

Bertoko eta kanpoko argazkilarien topaleku izango da Bilbo urrian

Dabi Piedra Robledo 2014-09-12 14:08   kulturbiz

Bilboargazki ekimenaren zortzigarren ekitaldiaren barri emon dabe Udalak eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen alkarteak. Oraingo honetan, bertoko zein atzerriko argazkilarien zortzi erakusketa, tailerrak eta berbaldiak programau ditue. Ganera, igazko arrakastea ikusita, umeentzako argazkilaritza lantegia barriro egitea erabagi dabe. Erakusketak Bilboko hainbat lekutan egongo dira ikusgai urrian.

Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto, iraileko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2014-09-12 12:10   Musikea

Irailaren 19an, Art After Dark musika egitarauak seigarren edizinoa abiatuko dau. Daniel Avery, Murray Man eta Javi Auto izango dira Guggenheimeko eszenatokian protagonista, gaueko hamarretatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Fernando Bovaira izango da 62. Donostia Zinemaldiaren epaimahaiburua

Bizkaie! 2014-09-11 15:30   Barriak

Eric Khoo, Mariana Rondón, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reinhold Vorschneider eta Vlad Ivanov izango dira, Fernando Bovaira epaimahaiburuagaz batera, Donostia Zinemaldiko epaimahaikideak. Oleg Sentsov kartzelan dagoan zinemagile ukrainiarra ohorezko epaimahaikide izentau dabe.

'Costa Calma – el Festín', unibersidadeko talentu gazteen beste erakusketa bat Batzar Nagusietan

Bizkaie! 2014-09-11 14:47   Kulturea

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen lana plazaratzeko, erakunde horren eta Bizkaiko Batzar Nagusien arteko lankidetzearen eskutik, beste erakusketa bat atondu da Matxalen Oñate eta Mikel Ruiz lizentziatuen lanagaz.

Joseba Sarrionandiaren 'Jo no soc d'aquí' lanaren itzulpena aurkeztuko dabe Bartzelonan

Bizkaie! 2014-09-11 14:22   Kulturea

Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa liburuaren itzulpena Jo no soc d'aquí aurkeztuko dabe domekan, irailaren 14ean, Bartzelonan. Maria Colera Intxausti eta Ainara Munt Ojanguren euskeratu dabe testua.

Andrea Acostaren 'Erabilera-gidaliburua' erakusketea ikusgai dago Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-09-11 12:21   Kulturea

Bilboko Zorrotzaurre eta Deustuko Erriberan ikusitakoak batu ditu Andrea Acosta artista kolonbiarrak urriaren 12ra arte Rekalde aretoan egongo dan Erabilera-gidaliburua erakusketan. Komanditario Berriak taldeak egindako enkarguaren emoitzea da.

Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalek Etxepare Institutua hareekaz alkarlanean jarduteko konbidau dabe

Bizkaie! 2014-09-11 12:03   kulturbiz

Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenaga Bruselan beteten dagoan lan-misinoa euskal kulturea eta sorkuntzearen industriaren eta euskerea hizkuntzearen kanpo-posizionamenduaren estrategiaren barruan sartzen da, aurretik be Europako erakundeakaz eta Belgikako kultura erakundeakaz egindako lan-ibilbideari eutsiz.

Euskaltzaindiari bere egoitzearen erabilerea lagateko hitzarmenaren sinadura ekitaldia izan da gaur

Bizkaie! 2014-09-11 11:12   kulturbiz

1991ko apirilaren 26an egindako ekitaldian, Jean Haritschelhar orduko euskaltzainburuak gogora ekarri ebanez, 1985eko garagarrilaren 10ean, Makua jaunak Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta Aita Villasantek Euskaltzaindiaren izenean sinatu eben hitzarmena modu ofizialean Euskaltzaindiari eskainiz etxe hau egoitza legez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)