Bronte, Munro, Lispector eta Calder, 'Literatura Unibertsala' bilduman izango dira laster

Bizkaie! 2014-10-28 13:33   Kulturea

EIZIEk Literatura Unibertsala bildumako itzulpen proiektuen esleipena jakinarazo barri dau. Zazpi liburu barri aukeratu ditu epaimahaiak: Emily Bronteren Wuthering Heights, Alice Munroren Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage, François Villonen Le testament, Norman Manearen Întoarcerea huliganului, Clarice Lispectorren Felicidade Clandestina, Pere Caldersen Aquí descansa Nevares eta Sergei Doblatoven Чемодан (Maleta).

EIZIEk Literatura Unibertsala bildumako itzulpen proiektuen esleipena jakinarazo barri dau. Zazpi liburu barri aukeratu ditu epaimahaiak: Emily Bronteren Wuthering Heights, Irene Aldasoro Katarain itzultzaile; Alice Munroren Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage, Isabel Etxeberria Ramirez itzultzaile; François Villonen Le testament, Matias Múgica Franco de Medinacelli itzultzaile; Norman Manearen Întoarcerea huliganului, Koro Navarro Etxeberria itzultzaile; Clarice Lispectorren Felicidade Clandestina, Iñigo Roque Eguzkitza itzultzaile; Pere Caldersen Aquí descansa Nevares, Antton Olano Irurtia itzultzaile; eta, Sergei Doblatoven Чемодан (Maleta), Amaia Apalauza Ollo itzultzaile.

2014ko deialdiko epaimahaia Juan Garziak (Eusko Jaurlaritzeak izentautakoa), Inazio Mujika Iraolak (Erein eta Igela argitaletxetik) eta Garazi Arrula Ruizek (EIZIE) osotu dabe. Aurten hiru-lau proiektu onartzekoak ziran, baina aurkeztutako lanen kalidadea kontuan izanda, zazpi esleitzea erabagi dabe. Halanda ze, 2015ean ez da deialdirik egingo. Igela eta Erein etxeek argitaratuko ditue liburuak.

Laster aterako ditue, ganera, igazko lehiaketan esleitutakoak: Françoise Saganen Tristezia (Gerardo Markuletak euskeratua), Herman Hesseren Siddartha (David Lindemannek eta Irati Trebiñok itzulita), Marguerite Durasen Samina (Xabier Artola Zubillagak euskeratua) eta Rebecca Westen Soldaduaren itzulera (Maialen Berasategik euskeratua).
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu