Jabier Muguruzak 'Hilen logika ezkutua' helduentzako narrazino liburua kaleratu dau
2014-10-30 10:32 KultureaEguneroko bizitzako kontuak jaso ditu Jabier Muguruzak, itxuraz jazoera normalak izan arren, azpian beste esangura bat daukienak. Hilen logika ezkutua (Erein) helduentzako hamabost urte idatzi barik egon ostean ailegau da. Kontakizun guztiek aipu bana dabe, berbarako, Natalia Ginzburg, Wislawa Szymborska, Bernardo Atxaga, Milan Kundera edo Josep Plarenak.
Eguneroko bizitzako kontuak jaso ditu Jabier Muguruzak, itxuraz jazoera normalak izan arren, azpian beste esangura bat daukienak. Hilen logika ezkutua (Erein) helduentzako hamabost urte idatzi barik egon ostean ailegau da. Kontakizun guztiek aipu bana dabe, berbarako, Natalia Ginzburg, Wislawa Szymborska, Bernardo Atxaga, Milan Kundera edo Josep Plarenak.
Muguruzak personen barruko bildurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, harreman sozialak, setsualidadea, itxaropenak, bikote-harremanak, barruko indar ezezagunak, kulturearen egoerea, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa… horreek danak, umorez txipriztindurik, azaltzen ditu narrazinootan.
Jabier Muguruzak (Irun, 1960) hamabi disko argitaratu ditu. Emak Bakia literatur klubeko sortzaile izan zan, beste hainbat idazlegaz batera, eta ordutik ume eta helduentzako ipuinak, artikuluak, alkarrizketak eta abar argitaratu ditu. Bizitza pusketak eta Laura kanpoan da dira Muguruzaren aurreko kontakizun liburuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!