'Lou Reed, mila esker'

Bizkaie! 2014-10-27 14:43   Musikea

Gaur, urriak 27, bete da Lou Reed hil zaneko lehenengo urteurrena eta data gogoangarrian kaleratu dabe Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinau dauen eta Txuma Murugarrenek euskerara ekarritako Reeden hamar kantu batzen ditan lanean, Reeden baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dogu kantu gehienetan, hainbat euskal artistagaz batera.

Gaur, urriak 27, bete da Lou Reed hil zaneko lehenengo urteurrena eta data gogoangarrian kaleratu dabe Lou Reed, mila esker diskoa. Jonan Ordorikak koordinau dauen eta Txuma Murugarrenek euskerara ekarritako Reeden hamar kantu batzen ditan lanean, Reeden baxu jotzaile Fernando Saunders entzungo dogu kantu gehienetan, hainbat euskal artistagaz batera (besteak beste, Anari, Gorka Urbizu, Paco Loco, Iñigo Muguruza, Javi Pez, Maddi Oihenart, Txuma Murugarren, Gari, Evaristo eta El Inquilino Comunistako Santi eta Alvaro anaiak).

New Yorkeko musikari eta gitarra jotzaile handiaren bersinoak euskeraz abesten dituen euskal kantariek ikutu berezia emon deutsee Reeden kantuei. Orain arte Delirium Tremenseko Andoniren Walk on the wild side kantuaren bersinoa ezagutzen genduan baina gaurtik aurrera danak dagoz entzungai.

Kantuen eta bersinogileen hautaketea Jonan Ordorikak egin dau:

- Romeo had Juliette (Ruper Ordorika).

- Walk on the Wild Side (Andoni Basterretxea).

- Smalltown (Txuma Murugarren).

- A Gift (Santi & Alvaro El Inquilino Comunista).

- The Blues Mask (Petti).

- I’ll Be Your Mirror (Maddi Oihenart).

- Who Am I? (Gorka Urbizu).

- Real Good Time Together (Evaristo).

- NYC Man (Gari).

- Sad Song (Anari).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu