Eskozia da aurtengo Durangoko Azokako herrialde konbidaua

Angel Dominguez 2013-12-03 13:03   Begi betegarri

Kalean dago Astola aldizkariaren 7. zenbakia

Bizkaie! 2013-12-03 10:31   kulturbiz

Gerediaga Elkartearen ekimenez, hamar erreportaje interesgarri bidelagun hartuta, Durangaldeko historian sartzeko aukerea emoten deusku Astola aldizkariko zenbaki barri honek. Ohiko salmenta puntuetan eta Durangoko azokan salgai egongo da urtekaria, 5 euroan.

Xabier Montoiak 'Azken afaria' eleberria plazaratu dau

Bizkaie! 2013-12-03 10:29   Kulturea

Zazpigarren nobelea dau Azken afaria (Susa) Xabier Montoia idazle eta musikari gasteiztarrak. Gaztetako lau lagunek bazkaria egin dabe Bilbon, trankil bizi dira danak, baina jazoera latz batek euren harremana kakaztuko dau.

'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' liburua Euskaltzaindiaren webgunean irakurgai dago

Bizkaie! 2013-12-02 17:26   Euskerea berbagai

Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa liburua sarean ipini barri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean bertan konsultau daiteke. Jagon bildumearen 14. zenbakia da. Euskaltzaindiaren Corpus batzordeak landu dau, eta Pello Esnal batzordekidea izan da koordinatzailea.

Rock gordina dakar Aneika ara hirukote bizkaitarrak lehenengo diskoan

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-02 14:42   Musikea

Aneika ara, mila eratan, holan ulertzen dau Zigor Iturbe, Argibel Euba eta Alex Lopez hirukoteak musikea, eta modu horretan azaldu dabe izen bera ipini deutsien diskoan. Hamabi kanta daukaz Aneika ara (Gaztelupeko hotsak) lanak, rocka dau osogai nagusi, eta beste makina bat bere bai. Abenduaren 5ean, Durangoko Azokan joko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Arte Ederren Museoko zaharbarritze programeagaz, hamar artelan lehengoratu dira aurten

Dabi Piedra Robledo 2013-12-02 14:27   Kulturea

Sortu ziraneko itxurea berreskuratuta, gaur aurkeztu ditue XV. mendeko margolan bi, Joan Gonzalezen sei marrazki eta euskal artista biren koadro bana, Aurelio Arteta eta Rafael Balerdirenak hain zuzen. Ganera, zaharbarritze teknikak ikasten dabilzan gazteentzat, prestakuntza beka barria aurkeztu dabe.

Balendin Lasuenek jaso dau Ohorezko Lauaxeta Saria

Bizkaie! 2013-12-02 14:00   sariak-autortzak

Aurtengo edizinoan, Bizkaiko Foru Aldundiak Balendin Lasuen Solozabali (Zaldibar, 1924) emon deutso Lauaxeta Ohorezko Saria; Ricardo Arregi Díaz de Herediari Lauxeta Poesia Saria Bitan esan beharra lanagaitik eta Jabi Elortegiri Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria, Galerna lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Galdutzat emoten zan 'Gure sor lekua' euskerazko lehen filma topau dau Josu Martinez UPV/EHUko ikerlariak

Bizkaie! 2013-12-02 12:03   Barriak

Gure sor lekua Euskal Herriari buruzko ordu eta erdi irauten dauen koloretako dokumentala da eta 1956an estreinau zan Hazparnen (Lapurdi), bertakoa zalako zuzendaria, André Madré jenerala. Diasporako euskaldunei zuzendua zan, egilearen berbetan, Sor Lekua iruditan íkusíz hareen herrimina arintzeko asmoz.

Peio Gutierrezen Abuztua lanak irabazi dau film onenaren saria Lekeition

Bizkaie! 2013-12-02 10:33   Barriak

Antolatzaileek adierazo dabenez, inoizko edizinorik arrakastatsuena izan da aurtengoa, euskeraz eginiko 54 lan erakutsi dituelako egunotan; horreetatik 52 izan dira lehian (hemeretzi profesionalek egindakoak, eta 24, barriz, amateurrek sortuak).

Sustrai Colinak irabazi dau Maule-Lextarreko saioa eta erabagita gelditu da finaleko zortzikoa

Bizkaie! 2013-12-02 09:33   Bertsolaritzea

Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioak erabagi dau nortzuk kantauko daben finalean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi igoko dira abenduaren 15ean BECeko oholtzara.

Alex Sardui kantariak 'Esan eta egin' bere lehenengo nobelea aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-29 14:46   Kulturea

Ez dogu lastorik topauko Alex Sarduiren Esan eta egin (Baga-biga) nobelan, mezu zuzen eta gardena dauka liburuak Gatiburen diskoek lez. Lagunen arteko fideltasuna dau ardatz 50. eta 60. hamarkadetan girotutako istorioak. Hamalau urtetik aurrera irakurleei zuzendutako lana da, hiztegi barik irakurteko.

Bizkaia, Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat

Bizkaie! 2013-11-29 14:42   Euskerea berbagai

Datozen asteotan berrehun kultur eta aisialdirako ekintza baino gehiago eskainiko dira, eta horren guztiaren helburu nagusia da euskerea kalera atara eta daukan aberastasuna ikusarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nazinoarteko egileen 40 film proiektauko ditue Bilbao Mendi Film Festival jaialdian, abenduaren 13tik 22ra

Dabi Piedra Robledo 2013-11-29 14:29

Euskadin betidanik egon da mendirako zaletasuna, aitatu dau Eduardo Martinez jaialdiko presidenteak. Martinezek azaldu dauenez, 9.400 leku egongo dira guztira lehiaketako pelikulak ikusteko. Euskalduna Jauregian, BBK Salan eta Alondigan proiektauko dira. Martinezek aurreratu dauenez, 27 herrialdetatik etorritako 40 film lehiatuko dira.

Barre-algarak Myanmarreko erregimenaren kontra

Zigor Aldama 2013-11-29 14:14   Bidaide

Moustache Brothers zuzenean ez badozuz ikusi ezin esan Mandalayn egon zarenik. Handinahiko eslogana izan daiteke kontuan hartuta aitatu komiko taldearen emonaldiak Myanmarreko bigarren uri garrantzitsuenean, jausteko zorian dagoan bizitegi-auzo bateko garaje ugerdoan izaten dirala. Edozelan be, bibotearen anaiok uriko ikur bihurtu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

J. M. Coetzeeren 'Jesusen haurtzaroa' nobela barria euskeratu dau Aritz Gorrotxategik

Bizkaie! 2013-11-29 11:52   Kulturea

The Childhood of Jesus J. M. Coetzee Nobel saridunaren nobela barria da, aurten argitaratua. Aritz Gorrotxategik euskeratu dau, Jesusen haurtzaroa (Meettok). Itsasoak zeharkatu ostean, lurralde barri eta ezezagunera ailegau barri diran Simon eta David izeneko personaien istorioa kontetan dau.

Harrizko txalapartearen doinuz osotu dau Oreka TX taldeak 'Silex' lan barria

Bizkaie! 2013-11-29 10:25   Musikea

Silex (Txalapart) disko barria aurkeztu dau Oreka TX taldeak. Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Mikel Ugartek harrizko txalapartea estreinau dabe oraingoan. Taldearen hirugarren lana da.

Beste sei hizkuntzatan itzulita aurkeztuko dabe Linguae Vasconum Primitiae abenduaren 3an

Bizkaie! 2013-11-29 10:22   Kulturea

Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak Bernard Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskeraz inprimidu zan lehen liburuaren edizino barri bat aurkeztuko dabe abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunean, txinerara, arabierara, kitxuerara, errumanierara, katalanera eta galegora eginiko itzulpenakaz.

Idiazabal gaztaia munduko onenen artean beste behin

Bizkaie! 2013-11-28 17:35   Jan edanak

Idiazabal Gaztaiaren Jatorrizko Deiturako 25 gaztandegiek arrakasta handia lortu dabe beste behin nazinoartean, izan be, 32 domina irabazi ditue Birminghamen egindako munduko gaztai txapelketa garrantzitsuenean.

'Euskarak 365 Egun' ekimena Euskal Herriko 32 herritara zabalduko da

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-11-28 14:48   Euskerea berbagai

Euskaltzaleak plazara urteteko deia egin dau gaur Topaguneak Bilbon, Euskarak 365 Egun ekimenaren bidez. Abenduaren 3an ospatzen dan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren inguruan antolatu dabe ekimena Topagunea osotzen daben Euskal Herri osoko 32 euskaltzale alkartek.