Zemendiaren 6an hasiko da Getxon euskerearen historiaren ganeko 'Euskara Jendea' proiekzino zikloa
2014-11-04 13:20 BarriakDatorren zemendiaren 6tik abenduaren 11ra arteko eguenetan, euskerearen jatorriaren ganeko Euskara Jendea zikloaren sei proiekzino izango dira Algortako Kultur Etxean, Getxoko Udalak antolatuta.
Datorren zemendiaren 6tik abenduaren 11ra arteko eguenetan, euskerearen jatorriaren ganeko Euskara Jendea zikloaren sei proiekzino izango dira Algortako Kultur Etxean, Getxoko Udalak antolatuta. Egun bakotxean euskerearen historiaren garai desbardinen barri emongo da, bere jatorritik egungora arte eta euskerearen jatorria eta garapenari buruzko ikuspegi zabala eta landua ikusteko aukera ezin hobea izango da, aurrerantzean emon beharreko pausuak finkatzeko oso baliogarria izan daitekeena, nabarmendu dau Koldo Iturbek, Euskera zinegotziak.
Dokumental bakotxak kasuan kasuko garaiotan adituak diran personen partaidetzea izan dau. 40 minutuko iraupeneko proiekzinoen ondoren, barriketaldi bat izango da, Hibai Castro dokumentalen zuzendariagaz batera. Proiekzino guztiak euskeraz eta dobakoak izango dira eta 19:30ean hasiko dira.
Egunez egun
- Zemendiaren 6an, Historiaren atarian izeneko dokumentala ikusi ahal izango da. Horretan euskerearen jatorriaren ganean dagozan dudak, tesi nagusiak, eretxiak eta datu jakinak ikusi ahal izango dira.
- Zemendiaren 13an, Erromako Inperioa proiektauko da. Filman erromatarren etorrereak euskerean eragin zituan aldaketak (latina nagusitu zan) ezagutarazoteaz batera, sasoi horretakoak dirala euskerazko lehen aitamen idatziak be azpimarratzen da.
- Zemendiaren 20an, Aniztasunaren bidean lana ikusi ahal izango da eta horretan Erdi aroan peninsulan izandako inbasinoek eragin zituen ondorioak nabarmentzen dira, esate baterako, latinaren indarra leundu zala, eta Euskal Herria hizkuntza eta kultura aniztasunaren topagune bihurtu zala.
- Zemendiaren 27an, Mugetan Gaindi proiektauko da. Horretan aitagai izango da Frantziak eta Espainiak mugak finkatzeak euskerearen komunidadea bitan banatzea eragin ebala, ondorioz gitxiagotze-prozesuan sartuz. Horregaz batera, baleazaleak eta itsaso arteko bidaiek ekarri zituen bitxikeriak be ezagutu ahal izango dira.
- Abenduaren 4an, Gerren arteko pizkundeak izeneko dokumentalak erakutsiko dau Iraultza Frantsesak eta Foruak galtzeak hizkuntzearen beste atzerakada bat ekarri ebela. Halan da be, XX. mendearen hasieran euskereak beste berpizkunde txiki bat izan eban kultur mobimentu erromantikoari esker.
- Abenduaren 11n, Mundua osatzen azken dokumentala izango da eta horretan 36ko gerreak eta frankismoak eragindako urte ilunak nabarmentzen dira, baita hemendik aurrerako erronka barriak eta hainbat giltzarri be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!