PortuZine: familia eredu guztiei zuzendutako zinemea eta arte eszenikoen erakusketea Portugaleten

Bizkaie! 2014-11-05 13:27   Barriak

Portugaleteko Udalak Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Jaialdiagaz eta Hegoak alkarteagaz batera PortuZine 2014 aurkeztu dabe, ume eta helduentzako zein familia eredu guztiei zuzendutako zinema eta arte eszenikoen lehenengo erakusketea, zemendiaren 7, 8 eta 9an izango dana.

Portugaleteko Udalak Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Jaialdiagaz eta Hegoak alkarteagaz batera PortuZine 2014 aurkeztu dabe, ume eta helduentzako zein familia eredu guztiei zuzendutako zinema eta arte eszenikoen lehenengo erakusketea. Zemendiaren 7, 8 eta 9an izango dira erakusketea eta zinemea, ipuin kontaketak eta antzerkia. Gizartean alkarregaz bizi diran familia eredu barriak eta hartu-emon afektibo forma barriak publiko familiarrera hurreratzea da ekimenaren helburua.
 
Filmak, ipuin-kontaketak eta antzerki hautaketea izango dira hiru egunean zehar, ume zein helduentzat eta familia guztientzako. Umeei, familiei, nerabeei eta publiko orokorrari zuzendutako ekimena da PortuZine, kalidadezkoa eta erakargarria dan proposamen kulturalagaz disfrutau eta dibertidu daitezan egina.

Zemendiaren 7an, 8an eta 9an izango dan erakusketearen barruan, film bi proiektauko dira Hornidura Merkatuan: nerabeei eta publiko orokorrari zuzendutako A escondidas, Mikel Rueda zuzendari bilbotarrak berak aurkeztuko dauen filma, alde batetik, eta El espantatiburones umeei eta familiei zuzendutako animazino filma, bestetik. Horrezaz gan, Alabazanek eskainita, Maitasun ipuinak familian euskerazko ipuin-kontaketearen saio bikotx bi egingo dira. Gainera, Zinegoakek eta Mauma Taldeak koproduzidutako Martinak bere istorioa aurkitu zuenean euskerazko antzerki obrea be izango da ikusgai.

Gizartean alkarregaz bizi diran familia eredu barriak eta hartu-emon afektibo forma barriak familia-publikoari hurreratzea da jarduerearen helburua, eta, modu honetan, persona danakanako errespetua, maitasuna eta hurrekotasuna sustatu eta piztu.

Portugaleteko hainbat espazio publikotan egingo dira PortuZineko ekitaldiak: Hornidura Azokan, San Roke Zentro Sozialean, Santa Klara Zentro Kulturalean eta Nuestra Señora del Carmen ikastetxean. Bai euskeraz bai gaztelaniaz diran obrak ditu erakusketeak, mezua persona guztiek jaso deien.

Portugaleteko Udalak martxan jarritako sensibilizazino jarduerea da honakoa, kultureari lotutako ekimen ludikoen bidez bizikidetza eta tolerantzia espazio handiagoak sortu guran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu