Udalbiltzak 10.000 euro emongo deutsoz Ziburuko Kaskarotenea ikastoleari

Bizkaie! 2014-11-05 10:35

Seaskak 4.000 eurotik gorako multak ordaindu behar izan ditu orain arte, hezkuntza komunidadeak ez dauelako onartu eraikina zarratzeko agindua. Alkateak ikastolako argindarra kendu dau, baina irakasleen eta familien ahaleginari esker eskolak emon dira gorabeherarik barik.

Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidenteak bilerea egin dau bart Paskal Indo Seaskako lehendakariagaz eta Laida Mujika Ziburuko Kaskarotenea ikastolako presidenteagaz eta, besteak beste, Euskal Garapen eta Kohesino Fondoak 10.000 euroko laguntzinoa emoteko erabagia hartu dauela jakinarazo deutse, multa eta lehenagoko zorrei aurre egin ahal izateko.

Izan be, Aizpurua bisitan izan zan atzo Ziburuko ikastolan, Guy Poulou herriko auzapezak egindako salaketen ondorioz ikastetxea zarratzeko mehatxupean baitago. Seaskak 4.000 eurotik gorako multak ordaindu behar izan ditu orain arte, hezkuntza komunidadeak ez dauelako onartu eraikina zarratzeko agindua. Alkateak ikastolako argindarra kendu dau, baina irakasleen eta familien ahaleginari esker eskolak emon dira gorabeherarik barik.

Holan, Udalbiltzak Ziburuko ikastoleari emongo deutson diru-laguntzinoa Euskal Herria Sendotzen programearen barruan dago, hau da, sektore estrategikoetan -euskalgintzan, adibidez- jarduten daben euskal erakunde batzuekaz lankidetza hitzarmenak egiteko Euskal Garapen eta Kohesino Fondoak darabilen programan.

Ekintza hau Seaskagaz izenpetu dan hitzarmen orokor batean kokatzen da, eta honen bidez, Udalbiltzak konpromisoa hartzen dau urtero 10.000 euroko laguntzinoa emoteko Ipar Euskal Herriko ikastola bati, euskerea ofiziala ez dan eremu honetan euskeraz ikasteko eskubidea bermatzeko.

Euskerearen ezagutzea bultzatzea eta erabilerea sustatzea gai estrategikoak dira Udalbiltzarentzat, eta Aizpuruak gogorarazo dauenez, erakundeak bat egin dau datorren zapatuan Kaskarotenea ikastolearen alde Ziburun egingo dan manifestazinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu