'Relatos salvajes'
2014-11-06 10:39 Zinema kritikakNork ez dau amesetan egin mendekuagaz? Ba, istorio honeetan, protagonistak ez dira heroiak, zu eta ni moduko jentea baino, jente arrunta, bakotxa bere ahuldadeekaz. Istorio honeek txiste itxurea daukie hasieran, baina amaierea tragedia hutsa da. Erritmo bizian, umorerik baltzena erabiliz, zuzendariak munduan dagoan justizia ezaren kontrako amorrua erakusten dau.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Damian Szifron
- Interpreteak: Ricardo Darin, Dario Grandinetti, Leonardo Sbaraglia, Erica Rivas, Oscar Martinez,Rita Cortese, Julieta Zylberberg, Osmar Nuñez, Nancy Duplaa, German de Silva, Maria Marull, Marcelo Pozzi, Diego Gentile, Maria Onetto
- Produktoreak: Kramer & Sigman Films / El Deseo / Telefe
- Generoa: Komedia
- Iraupena: 119 min.
- Herrialdea: Argentina
Udagoieneko puntako pelikulea da Relatos Salvajes, beste guztien ganetik. Damian Szifronek sei kontakizun dakarz, seirak basati besteko dibertigarriak. Nork ez dau amesetan egin mendekuagaz? Ba, istorio honeetan, protagonistak ez dira heroiak, zu eta ni moduko jentea baino, jente arrunta, bakotxa bere ahuldadeekaz. Halako baten, amorrua azaleratzeko erabagia hartzen daben gizakiak, azken baten.
Ez da politikoki zuzena, film honen sekretua enpatian dago. Izan be, nori ez deutso bere onetik atera harroputz batek? Nork ez dau sentidu gogoa udal garabien egoitzea lehertzeko? Edo pozoia ipinteko, min emon deuskun arerioaren janarian?
Istorio honeetan ez dago betegarririk. Film laburrak dira, kontau behar dana kontetan dabelako. Eta hori asko eskertzen dogu, batez be gaur egun, eten barik ikusi beharra dogunean beharrizan barik luzatu eta luzatzen diran pelikula guzti horreek.
Istorio honeek txiste itxurea daukie hasieran, baina amaierea tragedia hutsa da. Erritmo bizian, umorerik baltzena erabiliz, zuzendariak munduan dagoan justizia ezaren kontrako amorrua erakusten dau, eta modu bikainean, ganera. Ikusi beharreko pelikulea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!