Euskaltzaindiaren XIX. Jagon Jardunaldiak: 'Euskerearen bizibarritzea Euskal Herriko uriburuetan'

Bizkaie! 2014-11-04 14:30   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak antolatu dauen jardunaldi honetako helburua ondoko hau da: parte hartuko daben guztion artean, uriburuetan euskereak dauen errealidadearen inguruan gogoetea sustatzea, bide eta baliabide egokiak urratzen eta asmetan joatea.

Zemendiaren 14an, Akademiaren Sustapen batzordearen ekimenez, XIX. Jagon Jardunaldiak egingo ditu Euskaltzaindiak Donostian, Luis Villasante Euskerearen Ikergunean, Euskerearen bizibarritzea Euskal Herriko uriburuetan izenburupean. Jean-Baptiste Battittu Coyos Euskaltzaindiko Jagon sailaburuaren esanetan,  euskerearenzat sano erabagigarriak bilakatu diran guneak hautatu ditu Sustapen batzordeak, uriburuak, uri handiak.

Holan, bada, Euskaltzaindiak antolatu dauen jardunaldi honetako helburua ondoko hau da: parte hartuko daben guztion artean, uriburuetan euskereak dauen errealidadearen inguruan gogoetea sustatzea, bide eta baliabide egokiak urratzen eta asmetan joatea.

Jean-Baptiste Battittu Coyosek berak, Sagrario Aleman Akademiaren Sustapen batzordeko buruak eta Erramun Osa batzorde horretako idazkariak egin dabe gaur jardunaldiaren aurkezpena. Azpimarratu dabenez, euskereak urietan eta uriburuetan dauen egoeraz hausnartuko dabe jardunaldian, batez be, egoera honen aurrean bide eta baliabide egokiak urratzeko eta asmetako asmoz. Izan be, aurkezpenean esan dabenez, Euskal Herriko uriburuetan hazkundea handia izan bada be, bere presentzia ez da hazi neurri berean. Hori dala-eta, gogoetea beharrezkoa da. Horretarako antolatu dabe aurten XIX. Jagon Jardunaldia.

Euskaltzaindiko Sustapen batzordearen ustez, ukaezinak dira XX. mendearen erdialdetik hona Euskal Herrian izan diran aldaketa sakonak eta, horreen artean, nabarmenetako bat bizimoduarena; izan be, uriak bilakatu dira euskal hiztunen bizigune nagusienak. Horren ondorioz, jenterik gehien batzen daben urien eta uriburuen bizimoduak baldintzatuko dau euskerearen irakaskuntzaz gan, bere transmisinoa eta erabilerea. Urietako hizkuntza paisajea zelakoa, euskerearen etorkizuna halakoa.

Aurreko urteotan Araban, Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan, besteak beste, egin ditu Euskaltzaindiak Jagon Jardunaldiak. Aurten uriburuetara etorri da eta Donostian antolatu dau, betibe lanean dabilzan taldeakaz alkarlanean. Euskaltzaindiak -esan dau Sagrario Alemanek- talde horrekaz batera lan egin nahi dau

Azken buruan, Jardunaldian bertan, Euskara eta euskal gizartea XVII. eta XVIII. mendeetan liburua aurkeztuko da, goizeko 11:30ean.


 XIX. Jagon Jardunaldiak - Egitaraua hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu