'Le Week-end'
2013-12-18 10:18 Zinema kritikakGai honegaz film asko egin dira, kolore guztietakoak. Hanif Kureishi idazle britainiarrak gidoi interesgarri bat idatzi dau, umorea eta mina nahasten dituana. Batzuetan alkarrizketak sekulakoak begitantzen jakuz, eta gerotxuago nahiko artifizialak emoten dabe.
Gasteiz, 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabe
2013-12-17 17:30 Jan edanakEusko Jaurlaritzea pozik agertu da Gasteiz 2014ko Uriburu Gastronomiko izentau dabelako, izan be, gure izaerearen parte garrantzitsua da gastronomia eta Gasteiz maila turistikoan sakonago sustatzeko erabili ahal izango da.
'Nor da nor?' eta 'Urkatua' mahai-joko barriak aurkeztu ditu Ikastolen Elkarteak
2013-12-17 14:22 kulturbizAurten be, Ikastolen Elkarteak eskaintza zabala aurkeztu dau Gabonetarako. Mahai-joko barri bi aurkeztu ditue, ganera, Nor da nor? eta Urkatua. Joko honeen helburu nagusia euskeraz biziten laguntzea da, euskeraz ondo pasetako tresneak eskaintzea.
Azkue Fundazinoak euskerazko blogen lehiaketea antolatu dau
2013-12-17 14:20Lehiaketearen helburua da euskerazko edukiak sarean ugaltzeaz gan, blogari euskaldunen jarduerea sustatzea eta blogarik onenak aukeratzea. Izena emoteko prozesua urtarrilaren 26 arte zabalik egongo da.
Ikus-entzunezko Erakusketeak bere 15. edizinoa bete dau aurten
2013-12-17 13:19 KultureaErakusketan 100 bat artelan izango dira ikusgai, tartean UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleek egin eta Artea eta Teknologia Saileko irakasleek hautatutako lanak, eta baita edizino honetan artista konbidaduak izango diran Christa Sommerer, Laurent Mignonneau eta Andy Gracieren proposamenak be.
Xabier Olarra itzultzaileak Dabilen Elea Saria jasoko dau eguenean
2013-12-17 11:53 KultureaEuskal Liburuaren Gaua ekitaldian emongo deutsie Xabier Olarra itzultzaile eta argitaratzaileari Dabilen Elea Saria. Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan izango da ekitaldia, abenduaren 29an, 19:00etan.
'Ernest & Celestine' animazinozko pelikulea estreinauko dabe barikuan
2013-12-17 10:23 BarriakBenjamin Renner, Vincent Patar eta Stephane Aubierek zuzendutako Ernest & Celestine animazinozko film frantsesa euskeraz estreinauko da barikuan, abenduaren 20an. Zineuskadi alkarteak sortutako Zinema Euskaraz programearen ekimena da.
Hiru hileko umeak euskerea eta gaztelania bereizteko gai dira
2013-12-16 17:47 Euskerea berbagaiDonostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak egindako ikerketa baten arabera, hiru hilabeteko umeek euskerea eta gaztelania bereizten dabe erritmoaren eta doinuaren bidez.
'Aiarako toponimia nagusia' lana aurkeztu dabe Gasteizen
2013-12-16 17:02 Euskerea berbagaiBadu bada kultura programa zabalaren barruan, Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala izeneko liburua aurkeztu dabe, Gasteizko Ignacio Aldecoa kultur etxean. Ekitaldian, Arabako Kultura diputatu Iciar Lamarainek, Andres Urrutia euskaltzainburuak, liburuari berbaurrea egin deutson Andres Iñigo euskaltzainak eta, egileen izenean, Patxi Gale euskaltzain urgazleak hartu dabe parte.
'Hilotzak hobetik ateratzen, duintasunak berreskuratzen' erakusketea, Bizkaia Aretoan ikusgai
2013-12-16 14:38 KultureaErakustaldia Memoria(z) tartean proiektuaren zati da, Bizkaiko Campuseko Kulturbasque programa kulturalak antolatua. Aranzadi Zientzia Alkarteak 2000. urtetik Gerra Zibileko hobien gainean egindako ikerketa-lana jaso nahi izan dau erakusketa horretan, UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzaz.
Bilboko Kafe Antzokiak 18 urte
2013-12-16 13:52Domekan, hilaren 15ean, 18 urte bete ditu Bilboko Kafe Antzokiak. 1995eko abenduaren 15ean, Bilbon ateak edegi zituan euskal topagune honek, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin dau, euskaldunontzat eta euskerara hurreratzen diranentzat topaleku edegi eta dinamikoa izanik.
Paul San Martin pianista donostiarrak 'Paul´s Mood' diskoa kaleratu dau
2013-12-16 13:39 MusikeaGogokoen dituen blues kantak aukeratu ditu Paul San Martinek bakarkako bigarren diskoa dauen Paul´s Mood (Gaztelupeko Hotsak) lanean. Kanta bakarra dau berea, diskoaren izenburu bera daukana.
Antton Etxeberri: 'Azkenengo hamarkadearen ulermena ez zan bardina izango 'Journala' barik'
2013-12-16 11:16 Barriketan Le Journal du Pays Basque-ko zuzendariaBizkaiko Kultur Txartela abenduaren 16tik aurrera salgai
2013-12-16 10:35 kulturbizBizkaiko Kultur Txartela Bizkaiko Lurralde Historikoan baino ezin izango da erabili eta bi fase izango ditu: Lehenengo fasea: txartelak abenduaren 16aren eta 31ren bitartean erosi ahalko dira. Eta abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra bitartean konsumidu ahalko dira. Epe hori agortzean, txartela ezingo da ordaintzeko erabili.
Ramon Labayenen hileta-eleizkizuna gaur egingo dabe, Tolosan
2013-12-16 10:01 kulturbizRamon Labayen Kultura sailburu izandakoa, Donostiako alkate ohia eta kulturearen bidegilea zapatu goizaldean hil zan, Donostiako Ospitalean. 85 urte zituan, eta besteak beste, EiTB, HABE eta EOSen sorreran parte hartu eban. Hileta-eleizkizuna Tolosako Andra Mari eleizan izango da, 18:00etan.
Amets Arzallus txapeldun, Iparraldera joan da lehenengoz txapela
2013-12-16 09:32 BertsolaritzeaAmets Arzallus hendaiarra izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan, bart BECen jokatu dan finala irabazita. Txapeldunagaz buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.
Terraza Zientifikoa Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren harian
2013-12-13 15:40Euskal Herriko hainbat ikerlarigaz batera, munduko leku debardinetatik etorritako ikerlari eta inprobisatzaileak izango dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala ikusten: Kuba, Mexiko, Estadu Batuak, Gales, Katalunia eta Mallorkatik etorri dira. Guztira, 38 kide inguru izango dira.
The Reverendos taldeak disko 'serioa' eta 'helduagoa' aurkeztu dau
2013-12-13 14:37 MusikeaDisko desbardina egin dau oraingoan The Reverendos laukoteak. Urtebete emon dabe kantak atontzen, benetako estudio baten, benetako teknikari bategaz grabau dabe, disko serio bat dala emoten dau, dinoe umoretsu. The cool sounds of The Reverendos laugarren disko hau da inoren bersino bako lehenengoa. Urtarrilaren 18an, Plateruenan aurkeztuko dabe zuzenean.
Labazorriak aberastasun iturri
2013-12-13 13:18 BidaideYu Menfei, 40 urteko emakumeari galdetzea baino ez dago. Liyangen bizi da, ekialdeko Jiangsu probintziako herrian eta eskaintza ederra jaso ostean, orain urtebete inguru familiaren oilotegia bertan behera itxi eta labazorrien munduan sartu zan.
Iñigo Astizek eta Mikel Ayerbek 'Hondakindegia' ikuskizuna estreinauko dabe gaur Berlinen
2013-12-13 11:12 KultureaGorputza, berbea eta bideoa ditu oinarri Hondakindegia, poesia emonaldi EZ musikatua ikuskizunak. Gaur estreinauko dabe, Berlinen, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Mikel Ayerbe literatura irakasle eta kritikariak.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...