37. Euskal Zine Bilerearen hasiera ekitaldia cabaret erraldoi bihurtu da

Bizkaie! 2014-11-24 11:26   Barriak

Miren Gojenola, Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocinak 37. Euskal Zine Bilerako hasiera ekitaldia kabaret erraldoi bihurtu dabe bart. Emozinoz beteriko hasiera ekitaldia izan da. Bertan izan dira igazko aurkezleak be, ganbaratik begira. Lehiatuko diran filmen erakusketea egin eta epaimahakideen aurkezpena egin da segiduan.

Horrezaz gan, Jon Garaño, Itziar Ituño eta Nagore Aranburu izan dira bertan Loreak filma aurkezten. Ondoren, eurekaz barriketaldia egin da.

Kontuak kontu, martxan da Euskal Zinemearen hitzordua. Aurten euskeraz filmau danaren errepasoa egiteko aukera ederra dago Lekeition egunotan. Danetara, 48 lan hautatu ditu epaimahaiak lehiarako; film laburrak izango dira danak, eta askotarikoa izango da eskaintzea: fikzinozko lanak, dokumentalak, bideoklipak zein thrillerak ikusi ahal izango dira.

Gaur, barriz, Euskal Zine Bilerara aurkeztutako lanen emonaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Ikusgarri aretoan.

Datorren domekan, zemendiaren 29an, arratsaldez izango da Euskal Zine Bilerearen amaiera ekitaldia, sariak emoteaz gan, aurten sortutako Euskal Zinearen Begirada sail barria aurkeztuko da; aurten, Nestor Basterretxeak jasoko dau autortzea eta omenaldia. Pasa dan garagarrilaren 12an hil zan Basterretxea eta sortzailearen lanaren autorpen lez, Ama Lur filma pantailaratuko dabe zemendiaren 27an. Ondoren, filmaren ganeko barriketaldia izango da.

37. Euskal Zine Bilerearen informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu