'Astroen izenak' araua argitaratu barri dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2013-07-29 12:59   Euskerea berbagai

Munduko leku-izen nagusiak arautu ostean, Euskal Herriaz haragoko toponimia nagusia amaitzeko, gure planetaz kanpoko lekuen izenak, astroen izenak, jorratu ditu Euskaltzaindiak.

Euskal Herritik kanpoko azoketara joateko laguntzen deialdia egin dau Etxeparek

Bizkaie! 2013-07-29 12:16   kulturbiz

Musika, arte eszeniko eta ikus-entzunezko arloetan merkatu izaerea daben azoka, jaialdi edo jarduera profesionaletara joan ahal izateko laguntzinoen deialdia argitaratu barri dau Etxepare Euskal Institutuak.

WOP jaialdiak North Mississippi Allstars, Lisa and The Lips, Capsula eta Sex Museum batuko ditu urrian Bilbon

Bizkaie! 2013-07-24 18:32   Musikea

The Walk On Project mobimentuak antolatzen dauen III. Wop jaialdia egingo dau urriaren 11n eta 12an Bilboko La Casilla pabilioian, eta dagoeneko iragarri ditu parte hartuko daben lehen taldeak: North Mississippi Allstars eta Lisa & The Lips estadubatuarrak, Capsula argentinar-bilbotarrak, Sex Museum madrildarrak, Money For Rope australiarrak eta Zodiacs eta Sonic Trash bizkaitarrak.

Irati Iciar: 'Egoera delikatuan dago UEU, eta horregaitik da pozgarria udako ikastaroetan izandako emoitza onak'

z 2013-07-24 15:54   jardunaldiak

UEUko udako ikastaroetako zuzendaria

'Bermeotarrak XX. mendean, Anton Ormazaren sasoia' erakusketa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-07-24 15:30   Kulturea

Bermeoko Arrantzale Museoan Bermeotarrak XX. mendean, Anton Ormazaren sasoia erakusketea edegi barri dabe. Anton Ormazaren irudiaren bidez, XX. mendeko Bermeoko bizitzea azaltzen da erakusketan.

X. Urdaibaiko Organoak. Joxe Mari Eguileor kontzertu zikloak euskal musikarien parte-hartze nabarmena dakar

Bizkaie! 2013-07-24 15:21   Musikea

Benantzi Bilbao mundakar musikariak sustatuta, aurten bere hamargarren urteurrena beteko dau zikloak, kontzertu egitarau zabalagaz, garagarrilaren 25etik abuztuaren 15era. Aurten nabarmena da euskal musikarien partaidetzea eta baita musika-tresnen garrantzia.

Faraoien biztuerea Txinan jazo da

Zigor Aldama 2013-07-24 15:10   Bidaide

Eraikin megalomano honeek barruko ekonomia dinamizetan dabe, eta eregitzaile txinatarrentzat euren buruak kanpoan erakusteko aukera parebakoa dira. Izan be, Txinatik kanpo be kontratuak lortzen dabilz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arte Ederretako ikasle bik sortutako eskultura bat ikusgai Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan

Bizkaie! 2013-07-24 13:04   Kulturea

Alberto Díezen eta Leo Burgeren Baluarte 1,2,3,4,5 formatu handiko eskulturea izan da aukeratua eta irailera arte ikusgai egongo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren kanpoaldean.

Silvia Olabarria artista bilbotarrak erakusketea aurkeztu dau Rekalde aretoan

Bizkaie! 2013-07-23 16:36   Kulturea

Artista bilbotarrak 2010. urte amaieran lantzen hasi zan sail bateko margolan eta collage betek osotzen dabe Rekalde aretoan aurkeztu daben erakusketea, Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako barriek programearen barruan.

Txina barria ikergai

Bizkaie! 2013-07-23 15:28

UPV/EHUko irakasleak diran Kepa Sodupe Nazinoarteko Ikasketen Katedrako arduradunak eta Leire Mourek koordinau dabe China en el escenario internacional: una aproximación multidisciplinar liburua, eta hainbat unibersidadetako izen handiko 13 akademikok parte hartu dabe bertan.

Aldaketa ugari dakarz Lekeitioko 36. Zine Bilereak

Bizkaie! 2013-07-23 14:52   Barriak

Martxan da daborduko Lekeitioko 36. Euskal Zine Bilerea. Lanak bialtzeko epea zabalik dago, irailaren 10era arte. Antolatzaileek makina bat aldaketa egin ditue edizino honetan, sarietan batez be. Hauxe da euskara hutsez egiten dan zinema jaialdi bakarra.

'Bizkaia urez ganezka' erakusketea, Bilboko Foru Liburutegian

Bizkaie! 2013-07-23 11:49

Orain 30 urteko uriolen argazkiak, orduko egunkarietako albisteak eta beste hainbat material batu ditue Bizkaia urez ganezka erakusketan, Bizkaiko Foru Liburutegian, Bilbon. Erakusketea irailaren 25era arte egongo da zabalik.

San Inazio egunean Gorbeiara joateko dobako autobus zerbitzua eskainiko dau Bizkaiko Aldundiak

Bizkaie! 2013-07-23 10:47

Segurtasun eta irisgarritasun arrazoiakaitik, Gorbeiako aparkalekuak zarratu egingo dira, eta, horrenbestez, ibilgailu pribatuak Areatzan prestauko diran aparkalekuetan itxi eta Pagomakurrera autobusez igotea gomendatzen da. Gorbeibus goizeko 7:00etatik arratsaldeko 19:30 arte ibiliko da, etenbarik.

'Culinary Zinema' sailak zinemea eta gastronomia buztartuko ditu Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2013-07-22 16:22   Barriak

Basque Culinary Centerrek, Donostiako Zinemaldiak eta Berlingo Zinema Jaialdiak Culinary Zinema: Zinemea eta Gastronomia sailaren programazinoa aurkeztu barri dabe. Aurten gastronomia ardatz daben zazpi film proiektauko dira, ostean afari tematikoak egingo dira, sukaldari eta jatetxe apartek prestauta.

Itsasmailea 20 metro igongo ei da. Euskal balea Bilboko kale artean ikusiko ete dogu?

Angel Dominguez 2013-07-22 14:51   Begi betegarri

Hemen da Lekeitioko XXXV. Itxas Soinua Musikaldia

Bizkaie! 2013-07-22 14:41   Musikea

Lekeitioko XXXV. Itxas soinua Musikaldia abuztuaren 14tik abuztuaren 18ra bitartean izango da. Lau egunez punta puntako musikariak izango dira Lekeitioko kultur kaian. Kontzertu guztiak 22:00etan hasiko dira Santa Maria eleizan.

'La migliore offerta'

Karolina Almagia 2013-07-22 13:58   Zinema kritikak

La migliore offerta faltsoa begitantzen jat, handiustez egindakoa. Ezin sinistu ikusten nagoena... Denporea pasetako balio dau, bai, nahiz eta metraje luzeegia izan, beste behin be. Baina ez dozu hemen topauko hainbat kritikarik aitatutako pelikula bikaina.

UPV/EHUk José María ‘Koke’ Martínezen bost obra emongo deutsez Cabredo eta Arraia-Maeztu herriei dohaintzan

Bizkaie! 2013-07-22 10:38   kulturbiz

Gaur astelehena, garagarrilak 22, Euskal Herriko Unibersidadeko eta The Basque Children of ’37 Association alkarteko zenbait ordezkari Cabredo (Nafarroa) eta Arraia-Maeztu (Araba) herrietara joango dira, José María Koke Martínez (Cabredo, 1926 - Londres, 2009) gerrako ume eta artista nafarraren azken nahia beteteko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)